2009ko sareko euskarazko uzta

MTEwMA==

237 teknopata eta 690 bozka, 2009ak euskaraz sarean utzi duen onena hautatzeko.

Hauxe eratu duten zerrenda:

Taupada: Euskaldunen arima elektronikoak pizten, house saioak euskaraz bizi ahal izateko ekinean dabilen kolektiboa.

NickdutNik: Factoria Crossmediak ETB3rako ekoitzitako web kulturaren inguruko saioa.

AnHitz: Euskararentzako hainbat hizkuntz teknologiaren erakusgarria (ahotsaren sorkuntza, ahotsaren ezagutza, galderen erantzutea, bilaketa eleanitza, itzultzaile automatikoa…).

Xuxen Bizkaieraz: Labayru ikastegiak, Elekak eta EHUko IXA ikerketa-taldeak garatu duten Xuxen zuzentzaile ortografikoaren bizkaierazko edizioa.

Euskalmapa.com: OpenStreetMaps kartografia sistema librearen inguruko euskarazko bloga.

Hitzokei: Internautok auzolanean asmatutako hitz berrien bilduma.

GrebaOrokorra.info eta ZuZeu.com (haur ederki ezagutzen duzue hemen bazarete).

Gipuzkoako argazki zaharrak lizentzia libreaz

Tokiko.tv: Tokiko telebisten elkarteak sortutako Internet bidezko kanala.

Horixe, euskal internauten iritziz 2009ak sarean utzitako onena. Tartean ezagutzen ez duzuen proiekturen bat bada aprobetxatu begiradatxo bat botazeko.

Gure aldetik zorionak zerrendako guztiei eta eskerrak bozketan parte hartu duzuenoi eta gure alde egin duzuen guztioi, noski.

Irudia | Sarea | curiousLee | Creative Commons By SA

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “2009ko sareko euskarazko uzta”-ri buruz