Goiburu

Nola erabili Zuzeu?

Hemen duzu azalpen osoa »

Internetzaleon albistari horizontala

Zuzeun izeneman | Pasahitza galdu?

Kultura  »

Dialektologia eta etnografia eztabaidagai

Astelehena, 2010/01/11 @ 13:57 Dot Miren Ibarluzea

Aitor Azpiazuk Barandiaranek eskolarik ez duela sortu dio El Diario Vascon argitaratutako elkarrizketa batean. Eztabaidagai dira berriz ere etnografia eta dialektologia eta jardun eremu horietako metodologia zein Azpiazuren baieztapenen oinarria.

MTE1MQ==

Aita Barandiaran, aho-soinua jotzen, Sigfrido Koch-GureGipuzkoa, Creative Commons By SA

 

 

Honela dio Azpiazuk Diario Vascon:

“Hizkuntzalaritzako liburu asko irakurri ditut eta ez dakit menderatu, baina ia-ia. Zuazok eta bere eskolakoek lan on asko atera dituzte, adibidez. Nire iritzi pertsonala da: Barandiaran ikertzaile handia izan zen, baina ez zuen lortu eskola bat sortzea. Pena ematen dit: bere zenbait jarraitzaileren lanak, haren aldean, hutsaren hurrengo dira; bai euskara menderatzen ez dutelako bai Europako aurrerapenak ezagutzen ez dituztelako”.

Parte batean etnografia lanbide dudan aldetik, zuzen-zuzenean eragiten didan gaia  da, eta ezin izan diot oharra uzteari eutsi. Dialektologia egitea eta etnografia egitea gauza ezberdin bi dira, argi gera dadila gura nuke, nahiz eta biak lotuta dauden, noski, polisistemen teoria onartu dugun komunitate zientifikoan.

Eztanbaidagai dira, horrez gainera, bata eta bestea egiteko metodologia zein den eta Azpiazuren baieztapenen oinarria zein den.

Gustura hartuko nituzke, nik neuk, batetik, Azpiazuk bere lanari ekiteko jarraitiutako metodologiaren jakingarriak; eta bestetik, hala Barandiaranek eskolarik sortu ez duela esateko dituen irizpideak, nola zein diren batere gustatu ez zaizkion lanak.

Egin zaizkion iruzkinak hemen eta hemen daude.

Lagun bati bidali Inprimatu

GAIAK:

PARTEKATU:

Iruzkinak(3 iruzkin)

Idatzi zure iruzkina

  • GipuzkoaKultura GipuzkoaKultura
    2010/01/13 @ 10:37
    zuzeularia

    Kaixo Miren, zure artikuluari zuzenketatxo bat.

    Artikulua osatzeko erabili duzun argazkiaren lizentzia ez da CC BY-SA, CC BY-ND baizik, ikusi:
    http://www.guregipuzkoa.net/photo/8322

    Aldaketa nimiñoa da ta ez dio ezertan eragiten artikuluari, baina gauzak argitzea aldera aipatzen dizugu.

    Milesker!

  • ZuZeu ZuZeu
    2010/01/13 @ 11:40
    zuzeularia

    ez da Mirenen gauza izan, geurea baizik. Barkamena GureGipuzkoakoei eta esker mila ere bai. dabilenari gertatzen zaio, ez da?
    gauza asko ditugu fintzeko ZuZeun eta lizentzien izendatzea da horietako bat. pixkatean halaxe segitzen utziko?

  • zuzeu.com — Aitor Azpiazuk, kritiken aurrean erantzun
    2010/01/15 @ 10:53

    [...] (Orain artekoa Zuzeun) [...]

Idatzi hemen zure iruzkina

Oharra: derrigorreko datuak izartxoz (*) ageri dira.




Bidalketa honi trackback egiteko URI helbidea

Bidalketa honen iruzkinen RSS jarioa

Lizentzia: CC BY SA Bazkide teknologikoa: guebs