Patxaranekilako garagardoa

Eta kilako atzizki exotikoaren plazera gainditzen duzunean,  jartzen zara pentsatzen, zer zapore arraio ukan dezakeen “patxaranakilako garagardo” batek. Eta ez zaizu deus etortzen gogora. Egia esanda, ez dira horretarako orduak. Irudimena handia izanda ere, batzuetan ez du ematen hainbesterako. Mugak muga dira, gainera, baita aho kontuetan ere.

Zeuk dastatu al duzu sekula halakorik?

 

HTML Kodea

 

MTE2Mg==

Irudia | Nolakoa zaporea ote du? | hatxe | Creative Commons By SA

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

3 pentsamendu “Patxaranekilako garagardoa”-ri buruz

  • Oldarki garagardoa dastatzeko, otutzen zait ondo legokela Zuzeuk atondutako blog&beers bat prestatzea, Hendaian adibidez.

  • Duela urte dexente probatzeko aukera izan nuen, ta goxo ta gozoa zen, patxaran ikutuarekin. Pentsatzen nuen dagoeneko desagertuta egongo zela. Botilako etiketa kamioko atze parteko irudia da, arrano beltz bat zeruan, ta botila ixteko txapa berriz aranatarrek diseñaturiko ikurriña ageri da.

  • Por tzierto, zure herrian probat neban.