Goiburu

Nola erabili Zuzeu?

Hemen duzu azalpen osoa »

Internetzaleon albistari horizontala

Zuzeun izeneman | Pasahitza galdu?

Mundua  »

'To Shoot an Elephant', Gazako sarraskiari buruzko dokumentala

Asteartea, 2010/01/12 @ 10:17 Dot Eli Epelde

Iaz Gazan jazotako hondamendiaren berri jakitea ez zen erraza suertatu. Israel informazioa blokeatzen saiatu zen. Halere, irudiek, testigantzek, eta eztanden oihartzunek topatu zuten zirrikituren bat edo beste, munduari, Gazan gertatzen ari zen tragedia helarazteko. 1.400 hildakotik gora utzi zituen "berun urtua" operaziotik urte betera heldu da Alberto Arceren 'To shoot an elephant' dokumentala. Doan, guztiek jakin dezaten orduko hartan Gazan gertatua.

MTE1OQ==

'To Shoot an Elephant', Alberto Arceren dokumentala, zz, Creative Commons By SA

George Orwell-en ‘Shooting an Elephant‘ kontakizunetik hartu du Arcek bere dokumentalerako izenburua. Inperialismoaren aurkako sinbologiaz betetako kontakizuna da Orwell-ena. Britania Handiak India menpeko zuen garaian kokatua, eta kolonialismoa alde batera uzteko deia egiten duen eleberria da.

Orwellen antzera, Gazako setioaren amaiera eskatzen du Arcek dokumental honen bitartez. Kazetari ofizialek, 2009ko abendutik aurrera ez zuten Gazan sartzeko baimenik. Jada han zirenak eta bertan geratzea erabaki zutenak, lekuko bakan bilakatu ziren. Bertako biztanleriarekin batera hondamendia bizi izan zuen kazetarietako bat da Alberto Arce. 

Sarraskiaren lekuko izatea, hain zuzen ere, ez da egoera neutroa. Ardura dakar, Arceren hitzetan. Eta ardura horri dokumental honen biartez erantzun nahi izan dio, neurri batean. 

Israel ezeroso sentituarazi zuten kazetarietako bat izan zen Arce. Gazatik alde egiteko “gonbidapena”-ri uko egin zionetako bat. Anbulantzietan sartuta bizi izan zituen “berun urtua” operazioaren egunak. Orduan bizitakoak bildu ditu dokumental honetan.

Guztien eskura dago dokumentala. Nahi izanez gero, hemen topatuko duzue.

Lagun bati bidali Inprimatu

GAIAK:

PARTEKATU:

Iruzkinak(iruzkin 1)

Idatzi zure iruzkina

Idatzi hemen zure iruzkina

Oharra: derrigorreko datuak izartxoz (*) ageri dira.




Bidalketa honi trackback egiteko URI helbidea

Bidalketa honen iruzkinen RSS jarioa



Lizentzia: CC BY SA Bazkide teknologikoa: guebs