Hutsune guztiak beharrezkoak dira.
Mundua »
Galdeketek berdinketa tekniko bat iragartzen zuten. Baina ez da hala gertatu, alde txikiarekin bada ere, Sebastian Piñeira gailendu zaio Eduardo Freiri. Eskuina ezkerrari. Bozen %51,87 batak, eta %48,12 besteak. Michelle Bacheleten tokia hartuko du Txileko presidentetzan Piñeirak. Herrialdeko presidentearengan Pinocheten isla ikusten dute ordea, askok eta askok.
Piñeira, zz, Creative Commons By SA
Galtzaileek emaitzak onartu dituzte eta irabazleak zoriondu. “Herrialdeak eskuinerantz egin du” aitortu du Edmundo Pérez Yoma barne ministroak.
37 urte iragan dira, Pinochetek Txileko lehen gobernu sozialista demokratikoari estatu kolpe bidez amaiera eman zionetik. Eta lehen aldia da, eskuinak, Pinocheten diktadura amaitu zenetik gobernua eskuratzen duela.
Freiren “ezkerrak” ere ez zituen ezkertiarrak erakartzen. Bi gaitzen artean, gaitzik txikiena aukeratzera dei egiten zuten hauteskundeen aurretik hainbat eta hainbat talde ezkertiarrek Piñeiraren indarraren beldur. Eta Freik, aurreko hauteskundeekin alderatuz gero emaitzak hobetu baditu ere, ez da nahikoa izan.
Sebastian Piñeira
Enpresaria da Piñeira, eta aberatsa, oso aberatsa. Ez da presidentetzara aurkezten den lehen aldia, baina aurrez Bacheletek lortu zuen garaipena, 2005ean. Orain haren lekukoa hartuko du.
Hainbatek Pinocheten esentzia ikusten dute Piñeirarengan, ardi larruz jantzitako otsoa. Baina Piñeirak Pinocheten aurka bozkatu zuen eta hori kritika guztien ezkutu gisa erabili du. Hala ere askok Pinocheten aurkako botoan, ez duten demokraziaren eta giza eskubideen defentsa ikusten. Inguruan dituen asko eta asko, hain zuzen ere, Pinocheten erregimenean goi kargu izandakoak dira.
Iraganean ere Pinocheten alde eginikoa da. Baina herriak bozen bidez bere aldeko hautua egin du. Ez dago besterik. Ikusi beharko ardiaren larruaren azpian otsorik dagoen ala ez.
GAIAK: Eduardo Frei Pinochet sebastian piñeira Txile txileko hauteskundeak
Iruzkinak(iruzkin 1)
Idatzi zure iruzkina
Aste honetan egindakoak 2010-01-24
2010/01/24 @ 14:16
[...] @zuzeu: Eskuina garaile Txilen http://zuzeu.com/p/15175 #aselaskatu [...]
Idatzi hemen zure iruzkina
Oharra: derrigorreko datuak izartxoz (*) ageri dira.
Bidalketa honi trackback egiteko URI helbidea
Bidalketa honen iruzkinen RSS jarioa