Goiburu

Nola erabili Zuzeu?

Hemen duzu azalpen osoa »

Internetzaleon albistari horizontala

Zuzeun izeneman | Pasahitza galdu?

Euskal Herria  »

Irekia. Helburuak eta lehen balorazioak.

Asteartea, 2010/01/26 @ 10:12 Dot A. Etxaniz

Atarian irakur daitekeenez, hiritartartasunaren parte hartzea du helburu Lopezen gobernuaren sareko baliabide berri honek. Atzo aurkeztu zuen lehendakariak Irekia eta administrazioarekin "bitartekaririk gabe" harremantzeko tresna izan nahi du. Lehen balorazioak berandu baino lehen bildu ditugu.

Euskobarometroak abenduaren amaieran eskainitako emaitzak iraultzeko, Lopezen gobernuak marketing eta komunikazio kanpaina indartsua abiarazi du. Emilio Alfaroren fitxaketa ere testuinguru horretan kokatu behar da. Honek zenbait aldaketa ekarri ditu Lopezen agerpenetara, nola kalitatean hala kantitatean.

Lopezen jarrera berria, Jaurlaritzaren tesi nagusiarekin lotuta egon daiteke: jendeak  gobernu aldaketa azkar asumitu duelako  hau behar bezala ez baloratzeaz gainera, herritarrei Jaurlaritza berriaren lorpenak helarazten ez da asmatu.

Osatuko ote du bigarren akats hori Irekia honek?

Irekia

Herritarrak administrazioarekin duen harremana hobetzeko tresna gisara aurkeztu da. Open Government eredua ekarri nahi du Lopezek bere funtzionatzeko moduetara, baina ondo legoke Euskobarometroaren emaitzek Irekia honen abiaraztea azkartzeko orduan zenbateko eragina izan duten jakitea.

Aurkezpenen ondoren, balorazioetarako unea heltzen da, eta  Cybereuskadi gunean aldeko eta kontrako puntuak ikusi dizkiote. 

Blogetan lehen balorazio azkar batzuk irakur daitezke:

JL Salgado,

Diario de un pixel,

Mikel Agirregabiria

Iker Merodio

Paul Rios

 

ZuZeularietan inork baliatu al du tresna berri hau?

Irekia, Gobernuaren ekimen berria

Irekia, Gobernuaren ekimen berria, Jaurlaritza, LGPL

Lagun bati bidali Inprimatu

GAIAK:

PARTEKATU:

Iruzkinak(8 iruzkin)

Idatzi zure iruzkina

  • Gari Garaialde Gari Garaialde
    2010/01/26 @ 15:21
    zuzeularia

    Nik komentario ttiki bat bakarrik: gunearen izena ez da “Irekia”, bertara sartu eta aztertzen badugu, edozein hizkuntzatan sartuz gero, “Irekia Gobierno Abierto” dela ikusten du, hau da eukerazko hitz bat eta gaztelerazko azalpena.
    Eta hemen jarritako loturetan egin diren azterketa guziak gazteleraz egin dira.

  • izurde
    2010/01/26 @ 19:41

    “hiritartartasunaren parte hartzea”????
    herritarrek parte-hartzea nahiz herritarrek parte hartzea izango da, ezta?

  • izurde
    2010/01/26 @ 19:42

    barkatu, herritarren parte-hartzea nahiz herritarrek parte hartzea esan nahi nuen.

  • haritz
    2010/01/26 @ 20:50

    Badira gaiari buruz euskaraz idatzi duten blogariak…

  • Aitor
    2010/01/26 @ 23:12

    Irekia-ren euskarazko aurkezpen-bideoan ikusten diren webguneko irudi guztiak ere gaztelaniazko bertsiotik hartutakoak dira.

  • A. Etxaniz A. Etxaniz
    2010/01/27 @ 09:20
    zuzeularia

    Egia da, Haritz. Hau idatzi nuenean ordea, atzo goizeko 10:00etan, ez nuen halakorik aurkitu. Link interesgarririk eman ahalko bazenit, gusto handiz osatuko nuke artikulua. Mila esker.

  • haritz
    2010/01/27 @ 19:13

    Gaztelumendik idatzi du bere blogean

    Eta nik neuk, aspaldiko partez, neurean .

    Ez dakit besterik ba ote dagoen geure hizkuntzan.

  • haritz
    2010/01/27 @ 19:16

    Gaztelumendik idatzi du bere blogean:
    http://www.larrabetzu.org/gaztelumendi/?p=1272

    Eta nik neuk, aspaldiko partez, nirean: http://www.gaur8.info/bitakorak/galaxia/2010/01/26/237/

    Ez dakit besterik ba ote dagoen geure hizkuntzan.

    Editorearentzako oharra: Ezaba dezakezu ohar hau bera eta aurreko iruzkina mesedez?

Idatzi hemen zure iruzkina

Oharra: derrigorreko datuak izartxoz (*) ageri dira.




Bidalketa honi trackback egiteko URI helbidea

Bidalketa honen iruzkinen RSS jarioa



Lizentzia: CC BY SA Bazkide teknologikoa: guebs