Goiburu

Nola erabili Zuzeu?

Hemen duzu azalpen osoa »

Internetzaleon albistari horizontala

Zuzeun izeneman | Pasahitza galdu?

Tekno  »

Grebaorokorra.info pikete informatiboari ARGIA saria. Biba zuek!

Ostirala, 2010/01/29 @ 19:48 Dot Patxi Gaztelumendi

Maiatzaren 21ean Greba Orokorra deitu zen Hego Euskal Herrian. Sindikatu abertzaleen deialdiak, herri eta auzoak gelditzea zuen xede. Egoera ekonomikoaren aurrean langileen, prekarioen, langabetuen, ikasleen protesta kalean. Grebaorokorra.info grebari buruz informatzeko sare bat izan zen. GO erreportariak kalean, twitter bidez, sare sozialetan, argazkiekin, kroniketan, telebista partehartzaile batekin. Hainbat hizkuntzatan, Euskal Herritik mundura.

Grebaorokorra.info Pikete Informatibo bat izan zen. Goizeko lehen orduetatik, egun osoan zehar Internet bidez informazio librea banatu zuena. ARGIA saria jaso du grebaorokorra.info ekimenak. Greba egin zuten guztien artean partekatu beharrekoa, sarean lan egin zutenak merezi izan zutenak.

MTM2Mw==

grebaorokorra.info, grebaorokorra.info, Creative Commons By SA

Baina grebaorokorra.info batez ere gauzak kontatzeko modua izan zen. Partehartzailea, irekia, horizontala, librea, alaia eta digitala. Kalera irten eta kontatu. Webcam batekin telebista eleanitza eginez, grebalariei protestatzeko aukera eman, eta munduari kontatzeko.

Gerora GO erreportariek, bestelako lanak ere egin dituzte. Azkena egunkarialibre.info Bide berri bat komunikazioan. Horizontala, librea, partehartzailea, multimedia. 

MTM2NA==

Greba Orokorra Telebista, GO, Creative Commons By SA

Greba Orokorra Telebista  (Orain Egunkaria libre! manifestazioko irudiak daude)

Egun historiko horretako irudiak barra barra daude sarean. Informazioa zabaltzeko ez ezik, artxibo digital erraldoia bilakatzen da holakoetan sarea. Memoria da Internet.

Lagun bati bidali Inprimatu

GAIAK:

PARTEKATU:

Iruzkinak(iruzkin 1)

Idatzi zure iruzkina

Idatzi hemen zure iruzkina

Oharra: derrigorreko datuak izartxoz (*) ageri dira.




Bidalketa honi trackback egiteko URI helbidea

Bidalketa honen iruzkinen RSS jarioa



Lizentzia: CC BY SA Bazkide teknologikoa: guebs