- zuzeu.com - http://zuzeu.com -
Grebaorokorra.info pikete informatiboari ARGIA saria. Biba zuek!
Egilea: Patxi Gaztelumendi | Data: 2010 Urtarrila 29 @ 19:48 | Sailak: Azala,Tekno | 1 Comment
Grebaorokorra.info [1] Pikete Informatibo bat izan zen. Goizeko lehen orduetatik, egun osoan zehar Internet bidez informazio librea banatu zuena. ARGIA saria [2] jaso du grebaorokorra.info ekimenak. Greba egin zuten guztien artean partekatu beharrekoa, sarean lan egin zutenak merezi izan zutenak.
grebaorokorra.info, grebaorokorra.info, Creative Commons By SA
Baina grebaorokorra.info [1]batez ere gauzak kontatzeko modua izan zen. Partehartzailea, irekia, horizontala, librea, alaia eta digitala. Kalera irten eta kontatu. Webcam batekin telebista eleanitza eginez, grebalariei protestatzeko aukera eman, eta munduari kontatzeko.
Gerora GO erreportariek, bestelako lanak ere egin dituzte. Azkena egunkarialibre.info [3] Bide berri bat komunikazioan. Horizontala, librea, partehartzailea, multimedia.
Greba Orokorra Telebista, GO, Creative Commons By SA
Greba Orokorra Telebista [4] (Orain Egunkaria libre! [3]manifestazioko irudiak daude)
Egun historiko horretako irudiak barra barra daude sarean. Informazioa zabaltzeko ez ezik, artxibo digital erraldoia bilakatzen da holakoetan sarea. Memoria da Internet.
Jatorria: zuzeu.com: http://zuzeu.com
Artikuluaren URL-a: http://zuzeu.com/2010/01/29/grebaorokorrainfo-pikete-informatiboari-argia-saria-biba-zuek/
Bidalketa honetako URL-ak:
[1] Grebaorokorra.info: http://www.grebaorokorra.info
[2] ARGIA saria: http://www.argia.com
[3] egunkarialibre.info: http://www.egunkarialibre.info
[4] Irudia: http://www.grebaorokorra.info/telebista.htm
Klik hemen inprimatzeko.