Goiburu

Nola erabili Zuzeu?

Hemen duzu azalpen osoa »
BFA

Kultura  »

Oscar bat Oscarrei

Asteazkena, 2010/02/03 @ 14:25 Dot Oier Aranzabal

Eta sariketa antzezle onenari oscarra… (erredoble luzea) Oscarrei! Bai horixe, film onenak saritzen ari direla izugarri ondo antzezteagatik. 9 izendapenekin 'Avatar' et 'The Hurt Locker' (Lurralde arrotzean) dira faboritoak eta 6rekin 'Up in The Air' eta 'Inglourious Basterds'-ek jarraitzen diete hurbil. Lehenagotik argi geratu ez bazen, jada argi geratu da kalitatezko zinemaren bermea ez dela Oscar saria izatea.

MTQwNA==

Oscar, O.s, Creative Commons By SA


Avatarrek, James Cameronen zintak, iraultza suposatu du zinemaren industrian. Orain arte apurtu ez ziren mugak apurtu eta sekulako arrakasta izan du publikoari begira. Cameronengan jada ohiko bihurtu den kontua hau. Historiako pelikula garestiena eta ikuslego zabalena izan duena bihurtu da, errekorrak beste pelikula bati kenduaz; zuzendari beraren, Titanic-i. Eta Titanic-ek errekor hauek Terminator ospetsuari ostu zizkion Eta nork zuzendu zuen Terminator? Bai, James Cameron jaunak. Tira, iraultzailea izan arren, horrelako pelikula batek 9 oscarretarako izendapen izatea… bada marka.

Parekaturik jarraitzen dio The Hurt Lockerrek, honek ere 9 izendapen lortu baititu. Kasualitatea dela pentsatuko dugu… bere zuzendaria, Kathryn Bigelow, James Cameronen emaztea izatea. Dena familian geratzen da. Tira pelikula honen inguruan atzo idatzi nuen. Ez zitzaidan batere pelikula ona iruditu. Hemen duzue artikulu osoa.

Oscar bat eman beharko diegu Oscarrei pelikula onenak saritzen dituztela ezin hobe antzezteagatik. Hollywoodeko industriarentzako sariak dira; influentzia handiena dutenen marketing, pelikula onenak baino, inbertsio handienak saritzen dituztenak. Erreferentzia izaten jarraituko dute, hedabideetan zehar tsunami bat bezala zabaltzen direlako, baina, zinemaren hobe beharrez, ez ditzatela produkzio umilagoak ito. Ez mesedez.

 

HEMEN 2010eko izendapen guztiak.

Lagun bati bidali Inprimatu

GAIAK:

PARTEKATU:

Iruzkinak(0 iruzkin)

Idatzi zure iruzkina

Bidalketa honek, oraingoz, ez du iruzkinik jaso.

Idatzi hemen zure iruzkina

Oharra: derrigorreko datuak izartxoz (*) ageri dira.




Bidalketa honi trackback egiteko URI helbidea

Bidalketa honen iruzkinen RSS jarioa



Z Zer da Zuzeu? | Harremana | Erabilera baldintzak | Hasierako orrialde bilakatu Edukien lizentzia: CC BY SA Bazkide teknologikoa: guebs