Hutsune guztiak beharrezkoak dira.
'Der untergang' filmeko pasarteak mila istorio kontatzeko balio izan die internautei. Dela Appleren iPad-ari buruz hitz egiteko, Twitter-ek funtzionatzen ez duela kontatzeko, edo EAEko azken hauteskundeei buruz eta euskal gatazkari buruz hitz egiteko. Edozertarako balio du Hitlerrrek eta bideoaren gaia edozein dela ere, guztiak arrakastatsuak ohi dira. Zergatik ote?
Hauteskundeak trukatu eta Patxi Lopez boterean jarri dutela esaten diote Hitlerri bere ingurukoek, baina inork ez omen du lehendakari berria serio hartzen. Hitlerren erreakzioa ez da txantxetarakoa…
Baina bertako bertsioaz gain, ‘Der untergang’ filmaren pasarte honekin eginiko bertsioak kasik zenbaezinak dira.
Hona hemen fürher-aren erreakzioa, Michael Jacksonen heriotzaren berri ematen diotenean:
Honako honetan, Hitlerri arbaso maputxeak dituela kontatzen diote:
Twitter-a ez dabilela jakiten duenean Hitler sutan jartzen da:
Honako honetan, hain zuzen ere berari buruz Youtuben bideoak egiten direla jakin du Hitlerrek:
Hauxe pasarte originala duzue ingelesezko azpitituluekin:
Zer ote du Hitlerrek esaten duen oro arrakasta bilakatzeko?
der untergang, zz, Creative Commons By SA
GAIAK: der untergang hitler
Iruzkinak(0 iruzkin)
Idatzi zure iruzkina
Bidalketa honek, oraingoz, ez du iruzkinik jaso.
Idatzi hemen zure iruzkina
Oharra: derrigorreko datuak izartxoz (*) ageri dira.
Bidalketa honi trackback egiteko URI helbidea
Bidalketa honen iruzkinen RSS jarioa