Hutsune guztiak beharrezkoak dira.
El Mundon, Jesus Egigureni elkarrizketa; Deian, Tasio Erkiziari; Berrian, Rufi Etxeberriari; Diario de Noticias de Navarran, Txelui Morenori; El Correon, Joseba Egibarri… Gaurko egunean hamaika elkarrizketa eta zutabe interesgarri argitaratu dira, hedabide guztietan ezker abertzaleak plazaratutako ‘Zutik Euskal Herria’ agiriarekiko iritzi positiboak gailendu dira eta badirudi zerbait badabilela.
EH berria, E.A, Creative Commons By SA
Joseba Egibarrek (El Correo) oso argi du honek “ez duela atzera bueltarik”, eta sinismen berbera du Egigurenek (El Mundo). Mariano Ferrer analistak ere berbera adierazi du gaur Diario de Noticias de Navarran/Diario de Noticias de Gipuzkoan, esanaz, ezker abertzalearen oinarriek hartu dutela iniziatiba eta honela dio zutabearen amaieran: “Me resisto a creer que tantos se engañen tanto como para pensar que tienen credito para decepcionar otra vez.” Deigarri egin zaizkit El Correon J.L Zubizarretaren ‘Carta abierta a la organización‘ eta Públicon Isaac Rosaren ‘Algo se mueve (despacio) en Euskadi’ zutabeak, biak ala biak konfiantza puntu bat adierazi dute agiriarekiko eta ezker abertzalearekiko. Gainera Tasio Erkiziak (Deia), Txelui Morenok (Diario de Noticias de Navarra) eta Rufi Etxeberriak (Berria) argi asko utzi nahi izan dute, gaur argitaratutako hiru elkarrizketetan ezker abertzalearen apustua serioa dela.
Tira, sekulakoa hedabideetan dagoen mazedonia! Dastatu hemendik eta handik, usaindu, begiratu eta ea zer deritzozuen… Badirudi, zerbait badabilela, hitz egiten duenak, informaziorik eduki behar baitu horrelako segurtasuna adierazteko. Guztia bide onetik badoa zer gertatuko da egungo panorama politikoan? Irauli daiteke? PPk onartuko du balizko negoziaketarik? Ez badu onartzen, zenbat iraungo du zutik Eusko Jaurlaritzak? Polo soberanista gauzatuko da? Hala bada Aralar eta EAJ kanpoan geratuko dira? Posible da indar metaketa subiranista eraginkorra sortzea bi alderdiok kanpoan utzita?
Galdera asko eta erantzun gutxi. Zerbait badabil, ea esaten duten bezala atzera bueltarik ez duen.
GAIAK: Aralar EAJ ETA ezker abertzalea HB hedabideak politika
Iruzkinak(3 iruzkin)
Idatzi zure iruzkina
2010/02/22 @ 10:45
Bai zerbait badabil. Gizarte honen zati handi batek sekula ez diola aurrez aurre esango ETAri hiltzea nazkagarrikeria bat dela eta ez dela bidea ezertarako.
Francorekin hautsi ez izana leporatzen dio askok Trantsizioari… ba nik horixe leporatuko diot beti ezker abertzaleari, historiak ematen dion aukera hau baliatzen ez badu… enegarren aldiz.
2010/02/22 @ 15:02
zenbait berri gehiago:
neues deustchland. alemaniko egunkaria.
http://www.neues-deutschland.de/artikel/165332.batasuna-setzt-auf-den-politischen-kampf.html
ingelesezko bertsioa:
http://splinteredsunrise.wordpress.com/2010/02/19/batasuna-maps-out-political-path/
el factor humano en politica. El Periodico.
http://www.elperiodico.com/default.asp?idpublicacio_pk=46&idnoticia_pk=689034&idseccio_pk=1006&idioma=cas
paco letamendia. La aplicacion vasca de los principios Mitchell.
http://www.rebelion.org/noticia.php?id=96318
2010/02/22 @ 15:20
vilaweb kataluniako webguneko berria:
http://www.vilaweb.cat/noticia/3692869/rufi-etxeberria-dhaver-activitat-armada-deta.html
Idatzi hemen zure iruzkina
Oharra: derrigorreko datuak izartxoz (*) ageri dira.
Bidalketa honi trackback egiteko URI helbidea
Bidalketa honen iruzkinen RSS jarioa