Goiburu

Nola erabili Zuzeu?

Hemen duzu azalpen osoa »

Internetzaleon albistari horizontala

Zuzeun izeneman | Pasahitza galdu?

Zeure Kasa  »

Gertakariak asmatu nahi den titularra lortzeko

Asteazkena, 2010/03/17 @ 17:00 Dot I. Aizpurua

La Gaceta egunkariak nonbait informazio pribilegiatua dauka eskuartean. Hala dirudi behinik behin, egunkari horretako atzoko azaleko titular nagusia irakurriz gero: "ETAk hasiberri den su-etena hautsi du Paris hegoaldeko hilketa batekin".

MTc1NQ==

La Gacetako azala, zz, Creative Commons By SA

Egunkari bakoitzean gertakarien irakurketa ezberdinak ikustera ohituak gaude.  Noizean behin ezberdintasunak hain izaten dira handiak, ezen berri beraren aurrean ote gauden zalantza sartzen zaigu.

Gertakarien irakurketa egitea gauza bat da eta gertakariak asmatzea, ordea, bestea. Horixe da La Gaceta egunkariak egiten duena. Atzo azalean, Paris hegoaldeko hilketarekin ETAk, hasiberri duen su-etena hautsi duela iragartzen zuen.

Ez da lehen aldia eskuin muturreko egunkariak oinarririk gabeko informazioa argitaratzen duela. Nahi den titularra lortzeko gertakariak asmatu behar…

Hona hemen, artikulua oso-osorik.

Lagun bati bidali Inprimatu

GAIAK:

PARTEKATU:

Iruzkinak(2 iruzkin)

Idatzi zure iruzkina

  • muxilarri
    2010/03/17 @ 22:44

    Eta zuek beraien gezur eta kakak zabaltzen, gustura egongo dira “eskuin muturrekoak”…

  • aitor
    2010/03/18 @ 10:12

    Ba, nik neuk behintzat, eskertzen dut I. Aizpurua bezalako zuzeulariek hemen egiten dizkiguten ekarpen hauek, beste modu batean ezagutuko ez genituzkeenak. Hori ez da kaka zabaltzea; hori informazioa gehitzea da; edo informazi bati beste ikuspuntu batzuk gehitzea,nahiz eta zuzenak ez izan.

    Eskerrik asko, Aizpurua; eskerrik asko, Zuz Zeu.

Idatzi hemen zure iruzkina

Oharra: derrigorreko datuak izartxoz (*) ageri dira.




Bidalketa honi trackback egiteko URI helbidea

Bidalketa honen iruzkinen RSS jarioa



Lizentzia: CC BY SA Bazkide teknologikoa: guebs