Lasarte-Oriako XII. Jardunaldi Internazionalistak prest daude

MTkzNg==

Urtero bezala, Lasarte-Oriako XII. Jardunaldi Internazionalistak prest daude. Aurtengo leloa “Kapitalismoaren aurrean, alternatibak eraiki!!” da.

Jardunaldi Internazionalistak apirilaren 10etik 17ra izango dira, bertan, ekimen ugari izango dira: hitzaldiak, tailerrak, bideo emanaldiak, kontzertua, afari herrikoia…

Askapena eta Komite Internazionalisten eskutik gonbitea luzatzen dizuegu jardunaldi hauetan parte hartzeko. Hona hemen aurtengo egitarua:

Apirilak 10, larunbata
Xirimiri elkartean, 10:00 – 14:00
Antikapitalismo Teknologikoari buruzko tailer praktikoa: nahi al duzu zure bloga eduki? badakizu nola jeitsi interesatzen zaizkizun pelikulak eta musika? software libre erabilitzen al duzu, edo Bill Gatesen dirutza haunditzen laguntzen ari zara?

Apirilak 12, astelehena
Manuel Lekuona kulturetxea, 19:00
Elikadura-Subiranotasunaz tokiko esperientziak aurkezteko hitzaldi praktikoa: aurkitu zer alternatibak dauden kapitalismoari aurre egiteko elikadura eta kontsumoaren aldetik: ba al zenekien Lasarten, Usurbilen eta herri askotan astero barazkien otar ekologikoak jasotzen dituzten herritar asko daudela?

Apirilak 13, asteartea
Manuel Lekuona kulturetxea, 19:00
Deshazkundeari buruzko bideo eta hitzaldia: deshazkundea (dekrezimendua) pentsamendu politiko, ekonomiko eta sozialaren korronte bat da, ekoizpen ekonomikoaren gutxitzearen aldekoa, gizakia eta naturaren artean oreka berri bat ezartzeko asmoz, eta aldi berean, gizakien arteko erlazio berri bat baita ere, epe luzera eta laburrera eta maila lokalean zein globalean.

Apirilak 14, asteazkena
Manuel Lekuona kulturetxea, 19:00
Banka etikoari buruzko bideo eta hitzaldia: jarduera ekonomikoa ez da neutrala. guztiok daukagu gure dirua banku batean. baina, ba al zenekien banku alternatiboak daudela? eta hemen bertan hasi dela esperientzia oso interesgarri eta arrakastatsu bat, FIARE kreditu kooperatiba? lehenago, money for debt filme laburra ikusiko dugu… eta ikasiko dugu dirua nondik datorren!

Apirilak 15, osteguna
Manuel Lekuona kulturetxea, 21:00
Zinema: “Fast Food Nation”: Okendo Zinema Taldeak filme hau eskeiniko digu.

Apirilak 16, ostirala
Obelix taberna, 21:00
Ogei minutu taldearekin kontzertua: Lasarte-Oriako talde honek zenbait abesti antikapitalistak (eta oso ezagunak) eskainiko dizkigu… 

Apirilak 18, larunbata
Xirimiri elkartea, 21:00
Afaria mexikar-begetarianoa (12 €) etor zaitez afari goxo-goxoa dastatzera! papak oreganoarekin, txilakiles 3 saltsakin, fajitak eta alambreak jango ditugu, eta bukatuko dugu tekila txupito batekin, mexikar iraultzaren 100. urteurrena ospatzeko! ándale!

Irudia | Jardunaldi Internazionalistak | Jardunaldi Internazionalistak | LGPL

Elkartasun politikorako euskal erakunde internazionalista