ZuZeu urtebete eta bizirik …

Askok esaten zigun ez hasteko bide honetan. Hotz, baino, izoztuta zegoela Interneten euskarazko albistari batek egin zezakeen bidea. Baina hotz baino, berotasuna aurkitu dugu bidean: milaka erabiltzaile, bere burutik pasatzen dena esaten, bere komunitatearentzat egoki irizten diona aholkatzen…

Gurean ezagutzen ez zen kontzeptu eta erabilera berri bat ekarri zuen Zuzeuk, eta gaurko egunetik begiratuta badirudi beti izan dela horrela: horizontaltasunarena. Alegia, erabiltzaileak berak egin dezala ekarria. Editoreon eskumen bakarra, azalera zein albiste pasatzen den erabakitzea da, eta haurtxoa hilzorian bada, bizirik iraunaraztea, baina hortik aurrera, ez dago besterik.

Eta gaur ere bide beretik gatoz, zure partaidetza eskatzera. Iruzkinetan, sarrera berri batean, hona idatziz edo zeuk nahi bezala, esan iezaguzu nola ikusten duzun ZuZeu, zer aldatuko zenukeen, zer gehituko, nola hobetuko. Bidali hitz bat, bi lerro, marrazki bat… nahi duzuna, baina erakuts iezaguzu bizirik eta gurekin zaudela, euskal jendearekin Interneten gune horizontal bat sortzeko ekimenean.

Aurrentzean ere, interneten dabilen euskal jendearen bilgune eta tresna izaten jarraitu nahi du ZuZeuk, leku eginez informazioari, iritziari eta eztabaidari. Zuk zeuk nahi duzunari.

Urte honetan zehar, ez dugu ukatuko, itolarrian egon gara behin baino gehiagotan, ez baitago erraza halako gune batentzat eredu ekonomikoa bilatzen. Baina itolarrian egon garen bakoitzean, zu geurekin egoteak eman digu arnasa eta erakutsi digu ez garela bakarrak Interneten euskarari lekua egiteko ahaleginean. Geroa dagoela geurekin, alegia.

ZuZeu urtebete eta bizirik!

Orain, urteurrenaren ospakizunaren aitzakian, lan berrietan sartuta gaude: bi mahai borobil eskainiko dizugu era guztiz esperimentalean. 14tik aurrera ikusi ahal izango duzu hori hementxe, eta uste baino lan gehiago egin beharko duzu, nahi gabe ere, zeu izango baitzara bideoen errealizadore. Zu, zeure xaguarekin. Ikusiko duzu.

Mahai inguruetako bat: PAPERA ETA INTERNET deitzen da. Hizlari: Pilar Kaltzada, Martxelo Otamendi, Gorka Julio, Xabier Letona eta Nerea Azurmendi.

Bigarrena: EUSKARA ETA INTERNET: ZER EKARRI DIO SAREAK GURE HIZKUNTZARI. Nagore Vega, Luistxo Fernandez, Maite Goñi, Haritz Rodriguez eta Patxi Gaztelumendi.

Pentsatu dugu bi gaiak egingo zaizkizula intereseko. Adi, beraz.

Eta zoaz zeu ere urteurrenerako prestatzen, hilaren 14an zuk zeuk ere bai baituzu zer ospatua: ZuZeu albistariak urtebete! Harrapazank!

Irudia | Itolarrian askotan, biziberriturik gehiagotan | Midnightsgarden | Creative Commons By SA

ZuZeu urtebete eta bizirik!

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

19 pentsamendu “ZuZeu urtebete eta bizirik …”-ri buruz

  • Nahi duzuena, baina Jainkoaren izenean, atera neska hori lehenbailehen urpetik! Itoko da! Ezin dut begiratu!

  • Txantxangorria 2010-04-08 14:14

    zorionak eta aurrera!!

  • Ez naiz idazlea, irakurlea naiz, hartzailea, zurrupatzailea ;-D…. eta lanbidez irakaslea. Egunero-egunero, zuenera hurbiltzen naiz, pozarren eta sarri gelara eramaten ditut zuen testuak, iritziak, iruzkinak…

    Segi horrela!!!! Lan bikaina da zuona etanola ez….. ZORIONAK!!!!

  • Benetako sorpresa atsegina izan da azken urtean ZuZeu… ez bakarrik berau sortzea, hori erlatiboki erraza baita, urtebete iraun eta gainera ni bezala jende askorentzat erreferente bihurtu izana ez da seinale txarra. Formula arriskatua baina ona dauka, horizontala da benetakua, freskoa da, zabala da eta, very important, estetikoki erakargarria, modernoa. Zorionak egitasmoaren atzean zaudetenoi ta bakoitzari berea: txoropitoei egurra ta langile finei zorionik beroenak. Ta zuek, my friends, bigarren atalean zaudete!

  • Aupa zuek! Zuzeu lehen aldapa ederki pasata badoa mudura zabaltzen. Nere eguneroko bizitzan ezinbesteko bihurtu da ia! kar kar Zorionak eta ekin gogor!

  • Xan Harriague 2010-04-09 08:21

    Aupa. Nik duela gutxi ezagutu zaituztet, baina oso lan txukun eta erakargarria egiten ari zaretela iruditzen zait. Kritikak eta ekarpenak gerorako utziko ditut, oraindik ez bazaituztet nahiko ezagutzen. Dena dela zorionak eta aunitz urtez.

  • biba zuek!
    Esperientzia berria da Zuzeu euskaraz. Albistegia, Interneten, irekia, horizontala.
    Parte hartzera irekia…. eta parte hartuz irekia.

    Gehien harritu nauena, eta poztu bidenabar… zenbat lagunek parte hartu duen egunero egunero albisteak eta iritziak sortzen…. eta zabaltzen.

    Eztabaida politak eta emankorrak ere izan dira tartean.

    Horregatik, eta eredu berri bat delako informazioaren munduan, biba zuek!

  • Orain dela hilabete pare bat edo ezagutzen dut orria, baina orain egunero zerbait ikusteko sartzen naiz leku honetan. Zorionak eta segi horrela!

  • Iñigo Rubert 2010-04-11 16:10

    Bat nator guztiekin… zorionak!

    Zerbait gehiago esatearren… noiz hasiko gara dirua jartzen?

    Bideragarriak al dira auzolan hutsean oinarritutako kalitatezko proiektuak?

    Nik uste dut ezetz eta prest nago nire aletxoa jartzeko.

    Zorionak.

  • Estimatua dago Iñigo, behingoagatik, ordea, uste dugu ez duela merezi denok nahastea finantzazio kontu eta problemetan. Hobe dela profesionalki heltzea arazo horri ere eta asko duten gutxi batzuk “asaltatzearekin” aski izango dela. Eta horrela ezin bada, inor ez badago prest Zuzeuk egiten duen zuloa berdintzeko, ikusiko dugula zer egin, baina ahal den bitartean, erabiltzailea kezka dadila soilik Zuzeu bere maneran erabiltzeaz. Erabiltzaileak gozatu egin behar du, behin eta berriro Zuzeura etorri, beretzako erabilera zehatza aurkitu… Horretarako egin zenZuZeu: euskaldunok geure burua sarean garatzeko, edo antzeko zerbaiterako.
    Eredu ekonomikoa zaila dago, egia da, baina gastua ere ez da hainbestekoa izan orain arte. Geroa Interneten dagoela sinesten dugu, eta iristen denerako —inoiz iristen bada—, hemen egongo da tresna: itolarriak ematen duen bizitzeko gogo itzelarekin bizi-bizirik.
    ZuZeuk daukan garrantzizkoena, horizontaltasunak dakarren zeure moduko erabiltzailea da. Hori gabe, gainerako guztiak alferrik dira. Beraz, ZuZeuren alde zerbait egin nahi baduzu, albistea zabaltze da egin dezakezun onena, Iñigo. Hortik aurrera, utzi gure esku, oraingoz. Bihar edo etzi, ikusiko. Auskalo.

  • […] vamos a negar que durante este año hemos estado a punto de ahogarnos más de una vez, porque no es fácil encontrar el modelo económico para un lugar como éste”, aseguran. […]

  • […] vamos a negar que durante este año hemos estado a punto de ahogarnos más de una vez, porque no es fácil encontrar el modelo económico para un lugar como éste”, aseguran. […]

  • Iñigo Rubert 2010-04-11 20:41

    Ederki! Zorionak berriro beraz, oraingoan, kudeaketari dagokionez ere bide berriak bilatzeagatik.

  • Jose M. Zendoia 2010-04-12 11:28

    Zorionak eta aurrera!

    Eta “ez etsi” esatea erraza izanik ere, balio diezazuela abiatutako bidea indarrez jarraitzeko.

  • Andoni Etxarri (Endaia) 2010-04-12 15:43

    Ez naiz Interneten ibilkari trebea, baina ZUZEU bai bizi dadin, eta luzaroz!

  • […] @iPtx: ZuZeu: urtebete eta bizirik! https://zuzeu.eus/p/16159 RT @zuzeu zoriONak! […]

  • joseba barandiaran 2010-04-12 20:45

    zuzeu ere euskal prentsako mosaiko hortan beste tanta bat da. hemen inor ez dago soberan, alderantziz! sareko euskal komunitatea erreferentziala izan dadin, oparoa eta zabala izatea komeni da. eutsi goiari !

  • Zorionak Zuzeu!!!!Nik egunero sartzen naiz, baina inoiz ez dut ezer ez idatzi. Gaur bai merezi duzuelako nire zorionagurrik beroena, segi horrela,funtzeskoak bilakatu zarete nire eguneroko bizitzan. Eskertzen da horrelako aldiskari euskalduna egotea, badirudi interneteko hizkuntza izan behar dela soilik ingelera, baina Zuzeu lortu du sarean bere ipurdia ondo esertzen. Zorionak eta eskerrik asko zuzeulari guztioi.

  • Gora ZuZeu-ren haize freskua! Pitinka-pitinka eta egunero harri koskorra jarriz, euskal hedabide sozial eta partehartzaile indartsuak eginen ditugu. Luzaz iraunen ahal du ZuZeu-k!