Zertan da kazetaritza gaur?

2010-04-14 @ 07:45 ZuZeu

Martxoaren 30ean grabatu genuen mahaia borobila, Digitalak ekoiztetxeak Gipuzkoako Lasarten dituen estudioetan.  Eztabaida ez dizuegu era arruntean eskaintzen, pentsatu baitugu zer izan ote daitekeen hoberik esperimentazioa baino ZuZeuren urteurrena ospatzeko. Horrela burutu dugu Digitalak eta Zuzeuren arteko lankidetza. Helburua: Interneterako aproposa izan daitekeen formato berri bat aurkitzen saiatzea.

Guk dakigula, mahai inguru bat egiteko sekula inork erabili gabeko formatoa da hemen dakarkizueguna,  360 gradutan egina eta zeu behar zaituena derrigorrezko errealizadore. Esan nahi baita, zeuk erabakiko duzula zein plano ikusi,  xaguaren mugimenduaz, zeu izango zarela emanaldiaren erabakitzaile. Ohar zaitez, gainera, pantaila osora jar dezakezulaazpiko iruditxoarekin,  eta zooma ere baduzula aukeran bideoaren pantailaren ezker aldean goian.

 

HTML Kodea

Mahai inguruaren  izenburua honakoa: Papera eta internet: kazetaritzaren etorkizuna eztabaidagai. Iruditzen baitzaigu ZuZeuren erabiltzaileari intereseko egingo zaiola gaia, paperaren eredua krisian dagoen honetan, zertan den paperezko komunikabideen geroa.

(Aurrerago bigarren mahai borobila eskainiko dizugu: Euskara eta Internet: zer ekarri dio sareak gure hizkuntzari.)

Hizlari, gorago aipatu dizkizugun pertsona seinalatuak izan ziren, nor baino nor euskal kazetaritzan. Gustura eta zorrotz aritu ziren denak ere, luze eta zabal ordubete inguru, baina gaurko hau, lehenego atala baizik ez duzu, bost entrega izango baitira guztira, erabilitako gaiaren arabera antolatuta. Gaurkoak ordu laurden irauten du. Pilar Kaltzadak gaur egun kazetari bat zer den galdetzen die gonbidatuei.

Hemendik aurrera, egunero egunero joango gara mahai borobilaren zati bat eskaintzen, eta osorik ere jarriko dugu, hala nahi izanez gero, ezer gal ez dezazun.

MTkzMw==

RSS

Iruzkinak (9 iruzkin)

  1. 1 Iñigo Rubert Iñigo Rubert

    Zorionak!

    Interesgarria, bai azala eta bai mamia. Mugimendu askatasunak hurbiltasuna ematen du, “sartu” egiten zaitu.

    Laburpena izango da hori, ezta?

  2. 2 Borja

    Zorionak, Nik ez dut uste paperezko egunkariak desagertuko direnik, baina gero eta zalantza gehiago dauzkat hori ez dela gertatuko esatean.EGia da Nerea esaten duena aldaketa garaian gagoz baina ez dakigo nora goazen,zein helbururekin? Itsuturik aurre egiten dugu etorkizunari. Zuzeu asko gustatu zait 3D mahai ingurua nire lehendabiziko esperientzia izan da. Eskerrik asko, gaiarekin asmatu duzue ere. Berriz Zorionak zuzeulari guztioi.

  3. 3 zuzeu.com — Kazetaritzaren bide berriak

    [...] Atzoko zatia: Zertan da kazetaritza gaur? [...]

  4. 4 Gari Garaialde Gari Garaialde

    Ez dut aukerarik izan oraindik osorik ikusteko eta agian zatika egingo ditut iruzkinak, baina hasteko esan beharra daukat Martxelok botatzen duen lehen esaldia oso garratzitsua iruditzen zaidala. Kazetaritza zer en argi izan beharko genuke. Beste guziari aterik itxi gabe. Zuzeu ez da kazetaritza, kazetaritza ere badago, baina kazetaritza ez den gauza asko dago.

  5. 5 Mesas redondas en 360º para celebrar el primer aniversario de ZuZeu « digitalak.com 360º

    [...] eta kazetaritza” (Internet y periodismo), se han grabado con un formato totalmente nuevo: el vídeo 360º. ZuZeu los ha publicado por capítulos y el usuario puede acceder a ellos y manejarlos a su gusto. [...]

  6. 6 zuzeu.com — Zer egin dezakete komunikabideek?

    [...] Mahai-inguruaren lehen atala: Zertan da kazetaritza gaur? [...]

  7. 7 zuzeu.com — "PAPERA ETA INTERNET" mahai borobila

    [...] mahai ingururako eman genuen gaiak. Edukien arabera zatikatua eta osorik aurkituko duzu hemen. 1- Zertan da kazetaritza gaur? (20100414) 2-Kazetaritzaren bide berriak (20100215) 3- Zer egin dezakete komunikabideek? (20100416) [...]

  8. 8 zuzeu.com — Kazetaritza: zein ote da eredua?

    [...] 1.- Zertan da kazetaritza gaur? [...]

  9. 9 zuzeu.com — Kazetaritza: edukia, kalitatea eta euskarriak

    [...] 1.- Zertan da kazetaritza gaur? [...]

Idatzi hemen zure iruzkina

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude