SER katea, Lopezen irrati ofiziala

Euskal Autonomia Erkidedogoko komunikabide publikoak baino nahiago du Patxi Lopezek SER katea. Gobernuak hedabide horri lehentasunezko tratua ematen dio, gainontzeko komunikabideen lana zailduz.

Hainbat ekitalditan, hain zuzen ere, SER kateari soilik utzi diete sartzen, esklusiba eurena izan dadin. Gainontzeko komunidabideei betoa jarriz, informazio pribilegiatua eskuratu ahal du SER kateak.

Baina El Confidencial Digital-en irakurri ahal izan dugu, informazio pribilegiatua eskuratzen ez dutenean ere, SER-eko kazetariek esklusibak bezala saldu izan dituztela hainbatetan berriak. Beste hainbat taldetako kazetariak egon izan diren ekitalditetako informazioa esklusiba gisan iragarri izan dute. Edota, Euskal Herriko hainbat egunkaritako informazioa bere egin dutela iturria aipatu ere egin gabe.

Hori horrela SER-eko esklusibak, txutxumutxuen telebistako programekin alderatzen omen dituzte kazetariek.

MjAyMw==

Irudia | Patxi Lopez SER katearen egoitzan | zz | Creative Commons By SA