Eguraldiaren mapa, berriz ere

MjI4Mw==

Unai Fernandez de Betoñok Aldiri blogean nabarmendu nahi izan du El Mundo egunkariko eguraldiaren mapa. Izan ere bitxikeria nabarmena baitu.

Egunkari horretan ageri den mapak Bosniako eta Serbiako egoera gogoratu arazi dio Fernandez de Betoñori.

Serbiarrek Goražderako korridore bosniarra onartu behar izan zuten Daytonenko Hitzarmenetan, nazioartearen onespena lortzeko. Bosniako gerraren ondorioz Goražde irla musulmana zen serbiarren lurretan eta irtenbidea, irla penintsula bilakatzea izan zen korridoren baten bidez.

MjI4NA==

MjI4NQ==

 

Horixe bera egin dute El Mundon EAEko mapan. Trebiñu penintsula bilakatu baitu Burgosekin lotuz.

Irudia | Trebiñuko penintsula | zz | Creative Commons By SA
Irudia | Goražde irla | zz | Creative Commons By SA
Irudia | Goražde penintsula | zz | Creative Commons By SA

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Eguraldiaren mapa, berriz ere”-ri buruz

  • Bitxia ere beste kontu bat. EAEn inguruko lurraldeen aurreuikuspena iragartzen du mapa horrek. 3-4 ikono daude EAE barruan, gainontzekoak erabat kanpo ala mugaren bat ukitzen.