Tortura probatu

Vanitiy Fair aldizkariko kolaboratzailea da Christopher Hitchens. Behin baino gehiagotan idatzi zuen honek ‘urpekoa’ edo ‘waterboarding’ deritzon teknika, ez dela tortura, galdeketa agresiboa baizik. Estatu Batuetako soldaduen gehiegikeriak zuritzeko idatzi zituen halakoak.

Hori horrela, Vanitiy Fair-ek tortura mota hori bere azalean probatzeko gonbita egin zion kazetariari, esandakoa arrazoitu ahal izateko. Eta honek onartu egin zuen.

Amaitzean honako esaldia esan zuen: “Sinetsi iezadazue, tortura bat da”.

Torturaren kontrako hitzarmenaren arabera sufrimendu handia eragitea eta pertsona bati aitorrarazteko estatuko agenteak egin edo agintzea da tortura. Tratu krudel, gizagabe eta umiliagarriak ere torturatzat hartzen dira. Beraz, ‘urpekoa’ eta bestelako basakeriak tortura direla jakiteko ez da beharrezkoa Hitchens-en gisan gure azaletan probatzea.

Hona hemen Vanity Fair-en proposamenaren harira grabatu zuen bideoa:

NzU1

MjM3NQ==

2 pentsamendu “Tortura probatu”-ri buruz

  • Gari Garaialde 2010-05-25 10:15

    Ez dut bideoa ikusi, baina erantzun behar dudana erantzuteko ez da beharrezkoa.
    Tipo honek jasotakoa ez da tortuta izan.
    Zure lagunek, zuri inolako minik egiteko asmorik gabe (bestela epaituak izan baidaitezke), zuk nahi duzunean bukatuko den eta gainera bideoan grabatutako “ariketa” bat ezin da inolaz ere zure bizitzarekiko inolako errespeturik izan ez, zugandik behar duten informazioa jaso eta batez ere zu suntsitzeko helburua duten izaki (gizaki idaztea ezinezkoa egin zait) batzuen esku jaso dezakezun trataerarekin alderatu. Baina ala ere “jokutxo” hori nahikoa izan da bere burua kazetaritzat duen holako hipokrita baten ustea aldatzeko.
    Besterik ez.

  • Oso ondo iruditzen zait orain esan ditzazken hitzok, baina gauza da;
    Nola liteke gizon “argi” honek, adierazpen hauei eutsi izana (hau tortura ez dela, alegia), bere gorputzean 10 segunduko ariketa (Garik dion bezala) jasan duen arte?
    Hau ez da ez tortura eta ez deus, horrekin bat nator Garirekin.
     
    Nik neuk, ez dut sekula ez torturarik ez eta horrelako ariketarik jasan…baina betidanik jakin izan dut horri tortura deitzen zaiola.

    Ikusitakoa ikusita, egiaztatua geratu da beraz, pertsonaia hau argia ez dela baina bai argi laburrekoa.