ETBko kazetariak haserre dabiltza Deia egunkariarekin

ETBko kazetariak haserre dabiltza Deia egunkariarekin

Euskal Telebistako kazetariak aspaldi dabiltza Erredakzio Kontseilu bat antolatu nahian, baina oraingoz modu probisionalean funtzionatzen duen bat baino ez dute lortu. Kontseilu horren eraginez, ohar bat erredaktatzen ari ziren albistegietan azken aldian ezagututako informazioaren kalitatearen gainbehera publikoki agertzeko.

ETBko kazetarien balizko ohar hori, ordea, Deia egunkarira filtratu zen eta beraren ondorioz Rosana Lakunzak sinatutako albiste hau argitaratu zuen Maiatzaren 29an. Atzo bertan ere, ETBren audientzia datu kaskarrenen karietara, honakoa argitaratu zuen bere orrialdeetan.

Aipatutako maiatzeko artikuluan esaten denez, filtratutako oharrean esaten omen da, beste hainbat salaketaren artean, ETBko zuzendaritzak ez duela behar bezala jokatu kazetariekin,  prentsa bidez jakin baitzituzten eurek jakin beharreko hainbat eta hainbat kontu. Normaltasun eta pluralitatearen izenean, gehiegikeriak egiten ari direla albistegietan eta abar eta abar.

Orain, ordea, beste eztabaida bat dabil ETBko kazetarien artean, inor ez baita fido eztabaidak behar duen diskrezio mailaz. Gertatutako filtrazioak gaiztotu baizik ez  du egin kazetarien artean zebilen eztabaida.

Bada uste duenik Deia egunkariaren ekinbide erasotzaile horrek zapuztu egin duela kazetariek EITBko zuzendaritzaren aurka argitaratu behar zuten oharra eta, azken finean, erredaktore baten edo batzuen egitasmoaren borradore soila baizik ez zena, kazetari-matxinada bilakatu zuela Rosana Lakunzaren artikuluak.

ETBko kazetarietako batzuk minduta  daude gertatutakoagatik bai baitakite euren arteko bat edo batzuk bakarrik izan daitezkeela filtrazioa egin dutenak. Bestalde badira beste kazetari batzuk diotenak, ETB telebista publikoan gertatzen ari denaz informatzea eskubidea ez-ezik, eurek egin beharrekoa ere badela…

Ikusteko dago orain ETBko kazetariek aurrera egingo duten zuzendaritzaren jokabidea eta informazioaren kalitatearen jaitsiera salatu asmoz argitaratu nahi zuten oharrarekin ala, aitzitik bertan behera geratuko ote den ekimen hura.

Irudia | ETBko erredakzioa hautes-gauean | Wikimedia | LGPL

ETBko kazetariak haserre dabiltza Deia egunkariarekin

Ez naiz bakarra, asko naiz ni. Batean. Hori bai, begi-belarrietatik elikatzen naiz.

9 pentsamendu “ETBko kazetariak haserre dabiltza Deia egunkariarekin”-ri buruz

  • Hemen gertatu da, audientzia jeitsiera larria partxeatzeko asmoz, Ana Azpiri zesatu egin dutela eguerdiko informatiboetako arduratik. Zese hori onartu beharrean, EITBko zuzendariek prentsan esan dute Ana Azpiri nazioarteko proyektu baten zuzendari egin dutela datorren kurtsorako-

  • Artikuluan ez da aipatzen Ana Azpiriren kasua, eta aipatu behar litzatekeela uste dut

  • Zein da ba Ana Azpiri eta zer gertatu da?

  • A. Osinalde 2010-06-03 14:31

    Surioren zuzendaritzak jarri zuen Ana Azpiri eguerdiko albistegiak koordinatzeko. Oso eztabaidatua izan da beti Azpiri lankideen artean eta duela hilabete batzuk liskarra izan zuen Esther Udaondo, albiste zuzendariordearekin. Esaten da azken honek bere senarra, Ibon Idigoras, jarri zuela Azpiriren ordetan honek egun batzuk jai hartu zituenean eta egundoko haserrea izan zela bera itzuli zenean. Azkenean kendu egin zuten Ibon Idigoras zegoen lekutik. Orain, albistegien audientzia datuak oso txarrak izan direnean, Ana Azpiri da kendu dutena, eta zenbaiten ustez, zesatu dutela esan ordez, EITBko zuzendaritzak “kamuflatu” ehgin du erabakia, “datorren parrillan Ana Azpirik nazioarteko saio bat gidatuko duela esanez”.

  • K. Urbistondo 2010-06-03 14:47

    Esaten da datorren urtean ez direla egongo hainat eta hainbat saio. ETB1 eta ETB3koak. Hitzetik hortzera, Sautrela, Ipupomamua, Teknopolis… Hori horrela baldin bada, Surio eta bere kideak ez dira hain inozoak. Azkenean nahi dutena euskarazko kateak desgaertzea da. Jendean esaN dezala zertarako behar den halako telebista txar bat eta zetrtarako ibili behar dugun hiritarrojk halako gastu bat ordaintzen. Ondo ari dira euren lana egiten: audientzia osorik galdu eta enpresa publikoaren orain arteko egitura guztia desegiten

  • K. Urbistondo 2010-06-03 14:53

    Ahaztu zait esatea entzuten den beste gauza bat ere. Esaten da Blanca Urgell ez dela enteratyu ere egioten gertatzen ari denaz eta benetan Antonio Rivera sailburuordea dela guztian agintzen duena

  • Ez da teknika beria. Erdaraz “política liquidacionista” esaten da. Zertarako ezabatu ETB? ba garbi dago “Zezenaren larruan” hedabide entepresa handiek monopolizatu nahi dutela informazioa eta ETB (eta ez naiz orain arteko hildo editoriala defendatzen ari) ezabatu beharreko eragozpen bat zen.

  • Eta euskaldunok besoak gurutzatuta geratu behar al dugu? Nork deituko du manifestazio jendetsu bat? Nik? Zertarako sortu zen Kontseilua?