Goiburu

Nola erabili Zuzeu?

Hemen duzu azalpen osoa »

Internetzaleon albistari horizontala

Zuzeun izeneman | Pasahitza galdu?

Kultura  »

Lukas Moodysson-en Mammoth filmaz

Astelehena, 2010/06/14 @ 10:39 Dot ZuZeu

Zinearen jainkoak, Ingmar Bergmanek, genio deitu izanaren pribilegioa duen Lucas Moodysonek, duela hamar urte Fucking Amal gozagarriarekin harritu gintuen. Beranduago Juntos dibertigarriarekin berriz lortu zuen eta ondoren zur eta lur utzi gintuen Lilya Forever gordinarekin. Hortik aurrera arrastoa galdu genion ordea. Orain berriz itzuli da, Mamut izeneko aurrekontu handidun gizarte drama batekin.  Babelen, izugarrizko falta sumatzen dugun Iñarritu eta Arriagaren harremanetik eratorritako lanaren, usaina duen zinta da.

Globalizazioaren sentimenduak.

 

Milaka kilometroz banatuta bizi diren eta kontu korrontean zero asko dituzten, hiru familiaren bizitza kontatzen du Mamutek. Esperantza eta ezinak antzekoak dituzte ordea, horrek lotzen ditu hiru familiak. Lanean arrakasta duen bikote newyorkarra da Leo eta Ellen-ena (Gael García Bernal eta Michelle Williams), emakumea zirujau da gauez, eta gizonak negozio errentagarri bat zabaldu du interneten. Denbora faltagatik, bi seme jaioterrian utzita dituen Filipinetako emakume batek zaintzen duen 7 urteko alaba bat dute. Leok, kontratu bikain bat sinatzera, Thailandiara egindako bidaia batean Cookie emagaldua ezagutuko du.

Honakoa da Mamuten planteamendua, eta hau da funtsean pelikula. Ikuslea beldurtu dezake honek, baina ez, hortxe dago gakoa; Moodysonek ederto daki sentimenduen lurraldera tesia luzatzen, eta fideltasun eza afektuen ukapenetik edo seme-alabentzat etorkizun hobe bat nahi duten guraso batzuen ikuspegitik kontatzen. Moodysonen merituak, hain testuinguru desberdinetan bizi diren hiru familien istorioak lotzean datza, garizumako otordu baten soiltasun berarekin.

Gurarien eta errealitatearen erdian galduta dauden ama hauen bizitza, zertzelada leunez, erretratatzen ditu Moodysonek bere kamerarekin. Eta seme-alabengandik eta hauen bakartasunagatik,emakume hauen enkoniadura, intuitzen uzten digu zuzendariak. Gizonezkoen papera bigarren plano batean geratzen da, ia ezer soberan ez duen gidoi soil bezain bikain honetan. Sueziar zuzendariaren aginduak jarraitu dituzte aktoreek eta interpretazio on eta ausartak burutu dituzte; askotan, lehen planoetan eta gaurko musikaz egindako soinu bandarengan (pelikularen pasio falta indartzen lagundu duena) oinarrituta.

Mamut film latza da, ez panfletarioa, ez iruzurtia. Pelikula triste eta mingots honek, zorigaitzaren objetibotasunean eta etorkizun bat edukitzearen prezioan sakontzen du soilik. Batzuetan ordea etorkizun hori ez da iristen inoiz, eta itxaronaldia ukapenez eta galera mingarriez elikatzen da. Sentimenduen errealitate globalizatua da funtsean.

Bide batez, pelikularen titulua, Leori kontratua sinatzeko, bere sozioak oparitzen dion mamut baten marfilez egindako boligrafo batengatik hartu du zuzendariak. Batzuentzat azken tendentziako gauza garesti eta oso cool-a; besteentzat aldiz, boligrafo soil  bat. Denboraren eta hainbat asmakeria estrategia eta planen metafora bat. Oinarrian, pelikularen tesia.

cc-by-sa Pascual Serrano

(Itzulpena: O. Aranzabal)

MjU3OQ==

Mammoth filmaren afixa, zz, Creative Commons By SA

Lagun bati bidali Inprimatu

GAIAK:

PARTEKATU:

Iruzkinak(0 iruzkin)

Idatzi zure iruzkina

Bidalketa honek, oraingoz, ez du iruzkinik jaso.

Idatzi hemen zure iruzkina

Oharra: derrigorreko datuak izartxoz (*) ageri dira.




Bidalketa honi trackback egiteko URI helbidea

Bidalketa honen iruzkinen RSS jarioa



Lizentzia: CC BY SA Bazkide teknologikoa: guebs