Zer gertatu da Valentzian?

Vasco Press agentziak zioenez, Valentzian lau lehergairen bila ari zen polizia. Ustez ETAren izenean, ezezagun batek Garara deitu ei du, eguerdian.  Lau bonbak utzitako lau leku horiek ondo zehaztuak ei zeuden: Liriatik Campanarrera doan Valentziako 35. errepidean, V-30 errepidean, hiribururako trenbidearen sarrera-irteeran eta Manisesera zihoan Cid etorbidean.

Deia Garak jaso duen arren, Donostian egoitza duen egunkariak ez zuen ezer esaten bere agerkari digitalean. Berriak ere ez zuen aipatzen. Eta larriagoa zena, herrizaingo sailerako sarbide zuzena duten, El Mundo, El Pais eta Diario Vascok ere ez. Vasco Pressen amuari, EiTB, Publico, Noticias taldeak eta El Correok egin diote kosk.

El Correok 12:00etan Gara egunkarian deia jaso zutela zioen eta poliziak lehergailuen bila ari zirela. Handik gutxira, Publicok, polizi iturrietan oinarrituta, haietako bat lehertu zela zioen. Gero, iturri hori, guardia zibilarena zela berresten zen, eta gainerako polizia iturriek ez zekitela ezer. Beste hedabideek isilik jarraitzen zuten bien bitartean.

Bi orduren buruan poliziek ikerketa bertan behera utzi dute, eta egunkari horietako azal digitalek, poliziaren bilaketaren notizia ematen jarraitzen zuten. Bonbarik ez da inon, ez leherturik ez lehertu gaberik.

Gaur

Alarma faltsua ala gertakari interesatua? Deigarriak ziren oso notizien azpietan irakur zitezkeen erantzunak. Askok igandeko akordio estrategikoaren faltsuaz hitz egiteko baliatzen zuten. Egia esan, lehergailuena benetan jazo balitz, igandeko itunak urrezko froga bat pasatuko beharko zuen.

Baina nori interesatzen zaio lau bonben kontu hau?

Valentzian. Zer gertatu da?

Irudia | Valentzian. Zer gertatu da? | Ezezaguna | LGPL

8 pentsamendu “Zer gertatu da Valentzian?”-ri buruz

  • Iñakito Garay 2010-06-23 16:07

    Valentzian ez dakit, baina gurean kristorenak ari dira pasatzen. Txantxetan esaten genuen, Aresek eta konpainiak, ahal balute, txapela, musa eta bakailoa pil-pilean ere debekatuko liguketela. Hasiak dira txapelarekin. Ezagutu duzun mundua amaitzen ari da, aprobetxa ezazu lagunekin azken partidatxoak egiteko eta azken bakailo platerkadak jateko, eta marmitakoa, eta txikiproiak, eta…

  • Iñakito Garay 2010-06-23 16:07

    Ah, eta txistua eta danbolina ere aurki!

  • […] A. Etxaniz ha publicado en ZuZeu.com un artículo interesante al hilo de esto hoy. Ahí os va la traducción. […]

  • KosmoPOLITAGOA omen da gorroa

  • Markos Jutsuriaga 2010-06-23 20:54

    Txapela kentzeak ñabardura dirudi, baina, gure bereizgarri den sinbolo bat da. Ez da txorakeria. Badakite zertan ari diren espainol horiek.

  • nolako gorra, halako porra

  • zer da ba txapelaren kontu hori?

  • Txapela sinbolo garrantzitsua da, uste det, bai batzuentzat zein besteentzat. Diario Vasco-ko foroetan adibidez, nazionalista espainol pettoenek irain egin nahi dutenean honelakoak esaten dituzte nazionalista euskaldunei buruz (edo euskaltzaleei buruz ere): “los de la boina” edo “los que llevan la txapela enroscada” … hasieran barre egiten nien horiei, orain ez hainbeste.