Paul Bilbao EAEko Legebiltzarrean

 

Kontseiluko idazkari nagusia den Paul Bilbaok Gasteizko legebiltzarretik zuzenean emititutako ETB2-ko “Una pregunta para Europa” saio berezian parte hartu du. Izaskun Bilbao (ALDE), Carlos Iturgaiz (PPE) eta Ramon Jauregi (S&D) eurodiputatuei galdera bat egiteko aukera izan du Paul Bilbaok. Kontseiluko idazkari nagusiaren parte-hartzea eta eurodiputatuen eratzuna atxikitako bideoan duzue.

Euskararen normalizazioa azkartzeko lan egiten duten erakundeen eta eragileen bilgunea da Euskalgintzaren Kontseilua. 30 talde baino gehiagok osatzen dute, eta, batasunaren indarraz baliatuz, euskararen normalizazioa azkartzeko hizkuntza-politiketan eragitea du xede. Kontseilua sinetsita baitago euskara dela gizarte kohesionatu, justu, demokratiko eta berdinzaleago bat eraikitzeko tresna. Helburu hori jomuga hartuta ari da lanean 1998. urteaz geroztik.