Hutsune guztiak beharrezkoak dira.
Tekno »
El Hundimiento pelikularen zati bat famatu egin da interneten egin zaizkion bikoizketengatik. Sentitzen dut Apple-maniakoa bazara, oraingoan Steve Jobsekin haserretu da Hitler, iPhone 4-arekin eta honen antenarekin egin duen erridikuluagatik. Lagun informatikari batek gaiaren harira honakoa bota zidan: “Jada ez digute soilik programatzeko hizkuntza inposatu behar, orain telefonoa nola heldu ere inposatu behar digute…”
-iPhone 4-a Appleko ingeniarien arabera-
“Zure iPhone-ak ez badu koberturarik, heldu ezazu beste era batera!” edo “Zure iPhone-arekin horrelako arazoak izan badituzu, ez ezazu heldu azpialdetik eta ezkerretik, edo bestela erosi funda bat eta arazoa konponduta”. Horrelako erantzunak entzun dira bai Jobsen, eta bai enpresaren partetik. Apur bat lotsagarria da ez?
Hitler eta Iphone 4 berria, O., Creative Commons By SA
GAIAK: Apple el-hundimiento hitler iPhone Steve Jobs
Iruzkinak(7 iruzkin)
Idatzi zure iruzkina
2010/06/27 @ 15:56
Apple dekadentzian? Hor diozun hori behintzat lotsagarria da.
2010/06/27 @ 17:40
Inbidia zein den bidelagun txarra… Zergatik ez gaituzue makeroak bakean uzten? Zuek egin nhai duzuena, geuk ere bai.
2010/06/27 @ 18:00
Atera da Makintosh tribuko txaman bat… ziur macbook pro garesti bat duela etxean.
2010/06/27 @ 21:55
Ni Windowsekin beti gustura ibili naiz. Erabiltzen errazena da eta konpatibilidade gehien dituena.
2010/06/27 @ 22:08
Jutsuriaga, nik biak erabiltzen ditut, Windows eta MacOs. Zeuk hautatu zeuretzat egokiena, nik badakit eta zein den niretzako bikainena. Aspalditik.
Bestalde, Jox, lehen esandakoa bera: bidelagun txarra dela inbidia. Ondo gorde zure kamaratxo garesti hori bere zorro bikainean, ez daitezen eski “tendence” horiek erori gainean…
2010/06/28 @ 07:08
Ba nik Linux!!!
Gora Software librea!
Teknopataren txokoa > Blogariak Amaraunean, 2010/07/04
2010/07/04 @ 13:26
[...] iPhone 4ren arazoak eta hari egindako kritikak… [...]
Idatzi hemen zure iruzkina
Oharra: derrigorreko datuak izartxoz (*) ageri dira.
Bidalketa honi trackback egiteko URI helbidea
Bidalketa honen iruzkinen RSS jarioa