
Zertarako ezkutatzen saiatu, Espainiar selekzioak saltzen du Euskal Herrian. Telebista kateak behintzat gustura daude lorturiko emaitzekin. Espainiar estatuan, %78k jarraitu zuen Del Bosqueren taldeak Portugalen aurka jokatutako partida, Euskal Herrian %66ak, zenbaki polita nazionalismo “periferikoa” nagusi den lurraldearentzat. Azken batean futbola futbola da… hamaika hamaikaren aurka, baloi borobila… eta Xabi Alonsok jokatzen du…
Zergatik jarraitu ote du hainbeste jendek La Rojaren partida? Zenbatek nahi ote zuten Espainiak irabaztea? Euskal Herrian dagoen polizia kopuruak eraginik du zenbaki hauetan? Ala hainbeste lelokeriaren ordez, xinpleki, Espainiar selekzioa gustatzen zaigu?















Barkatu NIk baino, ni gipuzkoa barnealdeko herri batekoa naiz, hauteskundeetan botoen %85 alderdi abertzaleek eramaten dute beti eta 40 urte ditut. Lehen ere nire herrian parte zaharreko taberna askotan Goool entzuten zen Espainiak gola sartzen zuenean. Ez dut uste hori asko aldatu denik. Orain telebistak eragin handiagoa du eta egiten duten kanpaina españolista izugarria da. Beste hainbeste Vocento taldeko egunkariek eta gu ere inguratuagoak sentitu gaitezke, baino nire inguruan espainiaren alde zeudenak orain ez daude hain alde.Nonbait Manolo Escobarrena gehiegizkoa izan zen…
Ez da berria futbola eta afektuen kontu hau. Hara hemen zutabe baten zatiak, duela hamar urte idatzitakoak, 2000 urtean, orduko mundialaren karietara. Ez zidaten oraindik Garatik alde egiteko eskatu eta hantxe argitaratzen zidaten astero Patri izeneko bati idazten nizkion gutunak. “Selekzio naturala” deitzen zen zutabea.
“Patri laztana, (-) Kontua da, hiruzpalau partida ikusteko aukeran izan naizela. (-) Ez dut izan arazorik Holanda edo Alemania jokoan ikusi ditudanean. Noren alde jarri ere, supitoan erabakitzen nuen. Beste askoren antzera, txikienaren alde neu ere. Batez ere Portugalgo selekzioak jokatzen zuenean. Lisboako lagunak gogoan, haiek irudikatzen nituen nire alboan eta lehiotik txardina eta bakailo erreen usaina sartzen zen Figoren jokaldi bakoitzarekin.
Beste kontu bat zen, ordea, Espainiak eta Frantziak jokatzen zutenean. Orduan ez nuen asmatzen bihotza noren alde jarri. Ausartu ere ez nintzen egiten sentimenduak sumatzera. Anestesia lelo batek harrapatuta bezala segitu nituen partida horiek, ez gatz eta ez piper. Txiki eta zanpatuak izateko jaio garenok, ez dugu besteek bezalako aukerarik. Ez eta garbiro poztu edo tristatzeko ere.
Krisiaren gailurra Frantzia eta Espainiaren arteko lehiak ekarri zuen. Noren alde jarri erabakitzeko estrategia muntatu nuen orduan. Hurbileneko egiten zitzaidanaren alde jarriko nintzen. Baina hara, Patri, gauzak ez dira beti errazak izaten. Espainiako Selekzioan herritarra neukan jokoan: Etxeberria. Frantziakoan, ordea, auzoa nuen defentsa lanetan: Lizarazu. Frantziak irabazi zuenean, Hendaia partian izan ziren etxafero eta bandera piloek, etxeraino iristen ziren kantu eta bozina zaratek, ederki erakutsi zidaten neu nintzela eskizofreniko bakarra. Besteak ez bezala, neu nintzela, poza bizitzera ausartzen ez zen apurretakoa. Agian beste norbait ere izango zen zokoren batean leloturik, zer sentitu ere erabaki ezinik. Kontua da, Patri, oso bakarrik sentitu nintzela. Artaldeko ardi beltzaren gisan. Uste dut, hurrengo batean halako katramiletan ez ibiltzeko, piztu ere ez dudala egingo telebisionea, Patri. Ihes egingo diodala, kilk, menperatzaileen artean derrigorrez hautatzen ibili behar ezinbestekoari.”
Ez al zen Errealeko Kortabarria izan Espainiako Selekzioan jokatzeari uko egin zion bakarra?
Bai.
Bartzelonako Oleguerrek ere uko egin zion bere garaian. Eta esan zen ere, Aranbururi deitu zitzaiola… baina ez zela joan.
Nik ere Aupa Alemania! egin gura dut aldarri.
[...] pasado sábado llegué a Donostia nada más acabar el partido Paraguay-España. Entré por el Antiguo, atravesé el Paseo de la Concha y nada más llegar a la calle San Martín, [...]