Goiburu

Nola erabili Zuzeu?

Hemen duzu azalpen osoa »

Internetzaleon albistari horizontala

Zuzeun izeneman | Pasahitza galdu?

Mundua  »

Elian Gonzalez: "El balserito" izatetik gaztedi komunistako kide izatera.

Ostirala, 2010/07/02 @ 10:35 Dot Oihan Larrañaga

Elian Gonzalez, Eliancito ezizenaz ezagunagoa, ez da dagoeneko Kubatik Floridara ihes egindako errefuxiatu baltsa baten hondoratzetik pneumatiko bati esker bizirik irtendako bost urteko haur hura. Egun, hamasei urteko gazte hau, Camilo Cienfuegos eskola militarreko ikasle eta Kubako gaztedi komunistako kide da.

Elian Gonzalez, garai batean El balserito bezala ezagunagoa zena, bere itzuleraren hamargarren urteurrena ospatzeko meza batean izan da Habanan Kubako presidente Raul Castrorekin batera. Miamiko erresistentziaren sinbolo izandakoa, gaztedi komunistako kide eta Camilo Cienfuegos eskola militarreko ikasle da orain.

Urte askotan prentsarekin izan duen lehen kontaktuan esan du gustura sentitzen dela Kubara itzuli izanaz, ondo sentitzen dela Kuban eta hura dela bere lurra. “Ipar Amerikako herriaren zati handi bati eta gure herriari eskerrak, gaur nire aitarekin nago, eta hori da guztia”. E.E.B.B.etan duen familiari buruz esan du ez diela gorrotorik “behar beste lagundu ez baziguten ere”.

Bidaia gogorra

1999an egin zen famatu Elian Gonzalez, Floridako kostatik gertu pneumatiko baten gainean aurkitu zutenean. Kubatik Miamira errefuxiatuz beteta zihoan baltsa baten hondoratzetik salbatu zen bakarra, arrantzale batzuk aurkitu zuten eta hasiera batean Miamin zuen familiari eman zitzaion aldi baterako zaintza. Haurra bere aitarengana Kubara itzultzeko ordua iritsi zenean ordea, uko egin zioten haurra itzultzeari.

Miamiko erresistentziaren sinbolo bilakatuta, Habana eta Miamiren arteko sei hilabeteko borrokaren ostean, E.E.B.B.etako immigrazio agenteek familiaren etxean sartu, Elian hartu eta Kubara itzularazi zuten.

Elian Gonzalez, Kubako ofizial uniformearekin

Elian Gonzalez, Kubako ofizial uniformearekin, Dougles 606, Creative Commons By SA

Lagun bati bidali Inprimatu

GAIAK:

PARTEKATU:

Iruzkinak(2 iruzkin)

Idatzi zure iruzkina

Idatzi hemen zure iruzkina

Oharra: derrigorreko datuak izartxoz (*) ageri dira.




Bidalketa honi trackback egiteko URI helbidea

Bidalketa honen iruzkinen RSS jarioa



Lizentzia: CC BY SA Bazkide teknologikoa: guebs