Gaur hasiko da EHZ

3 egun, 3 gau, 5 oholtza, 60 talde, 700 laguntzaile, 20 elkarteri hitza… dena prest dago aurtengo EHZ martxan paratzeko; ikusleak baizik ez dira falta. Gaur hasi eta igandera arte luzatuko da Heletako festibala eta talde aunitz izanen dira bertan ikusgai. Urtero handituz doan jaialdiaren 15. edizioa izanen da aurtengoa. Aurrekoak Arrosan (1996tik 2003ra), Idauze-Mendin (2004tik 2008ra) eta Heletan izan dira (2009-1010). Bestalde, galdurik ibili direnenek edota oraino jaialdira joateko planik egin ez dutenek, bertan sarrerak eskuratzerik izanen dute. Ostiralean edo larunbatean joan nahi duenak 28€ ordaindu beharko ditu eta igandean doanak, berriz, 20€. Hiru eguneko bonoak, ordea, 50€ balio ditu.

Mjc0MQ==

Hondarreko egun hauetan EHZ prestatzen ibili dira antolatzaile eta boluntarioak, eta argi utzi dute aurten ere “giro paregabea” izanen dela Baxe Nabarren. Horretarako, jaialdiak iraunen dituen hiru egunetan estilo eta giro ezberdinak banatu dituzte. Ostirala, afixako buru handien eguna izanen da, Metal, Reaggae, Elecktro eta Rap musikarekin. The Jim Jones Revue, Alpha Blondy, Gojira eta 2 Many Dj’s-ek joko dute beste talde batzuekin batera. Larunbata, berriz, egun familiarra izanen da, Pirritx eta Porrotx bertan izanen dira eta. Gauez euskal rock eta elektro musikaz gozatzeko parada eskainiko du jaialdiak Izia, Berri Txarrak, Zea Mays edo Bizardunak taldeekin besteak beste. Hondarrekoz, igandeko egun herrikoia izanen da. Gauari,berriz, munduko besta musika! izena eman diote. Mikel Urdangarin, La Pegatina, Le Peuple de l’Herbe eta Mister Saguak igoko dira oholtzara, besteak beste. Egun hauetan zehar, kontzertuez gain, bertsolariak, txalaparta, zinema, eztabaidak, … izanen dira EHZ festibalean. Egitarauaren ordutegiak EHZren webgunean daude.

BARDO GORRI NAFARRA