Hutsune guztiak beharrezkoak dira.
Tekno »
Hilabetetako negoziaketen ostean lortu du CEOP (Erresuma Batuko Adin txikikoen Babeserako Online Zentroaren ingelesezko siglak) erakundeak Facebooken adin txikikoen babeserako neurri hau ezartzea. Honela, Myspace eta Bebo sare sozialei mota honetako web zerbitzuen artean jende gehien erakartzen duena gehitzen zaie.
“Izuaren botoia” izeneko aplikazio berri bat dute eskuragai Facebooken erabiltzaileek. Adin txikikoen babeserako neurri honek autoritateekin kontaktuan jartzeko aukera emango die sarean gehiegikeriaren bat jasaten ari diren haur zein nerabeei, web orrian azalduko zaien botoi bati klik egite hutsarekin.
facebooken logoa, ajc1, Creative Commons By SA
Hasiera batean CEOP erakundearen eskariari muzin egin zion Facebookek, zerbitzuak dagoeneko martxan zituen babes neurriak “nahikoa” zirela argudiatuz, baina hilabetetako negoziaketen ondoren akordio batera iritsi dira bi aldeak. Ondorioz, Facebooken erabiltzaileek orain arte Myspace edo Bebo sareen erabiltzaileek zuten sistema hau instalatzeko aukera izango dute.
Bada hala ere neurri honen eraginkortasuna dudan jartzen duenik. Rik Ferguson, interneteko segurtasunaz arduratzen den Trend Mikro enpresako aholkulariak bere blogean idatzi duenez, pederastek “besteren argazkiak, identitate faltsuak eta gezurrak darabiltzate ez diren zerbaiten itxura emateko” eta beraz izuaren botoiak ez du agian espero daitekeen besteko eraginkortasunik izango.
Hala ere gogorazi du adin txikikoek interneten jasan ditzaketen gehiegikerien aurrean duten arazoetako bat nora jo ez jakitea dela, eta neurri honekin arazoaren alde hori behintzat konpondu duela Facebookek.
GAIAK: adin txikikoak facebook segurtasuna
Iruzkinak(0 iruzkin)
Idatzi zure iruzkina
Bidalketa honek, oraingoz, ez du iruzkinik jaso.
Idatzi hemen zure iruzkina
Oharra: derrigorreko datuak izartxoz (*) ageri dira.
Bidalketa honi trackback egiteko URI helbidea
Bidalketa honen iruzkinen RSS jarioa