Goiburu

Nola erabili Zuzeu?

Hemen duzu azalpen osoa »

Internetzaleon albistari horizontala

Zuzeun izeneman | Pasahitza galdu?

Tekno  »

Applek dirua bueltatuko die iPhone berria itzuli nahi dutenei

Larunbata, 2010/07/17 @ 08:00 Dot Oihan Larrañaga

Apple konpainiako presidenteak iPhone 4 sakeleko telefono berriak dituen seinale arazoak onartu zituen atzo, konpainiaren Kaliforniako egoitza nagusian eskainitako prentsaurrekoan, konpetentziaren sakelekoek ere arazo bera dutela gaineratu zuen arren.

Steve Jobs, Apple konpainiaren sortzaileetakoa eta egungo presidenteak atzo eskainitako prentsaurrekoan esan zuen moduan: “Ez gu ez telefonoak ez gara perfektuak”. Ez horixe. Ez dago Apple etxearen azken sakelekoak, seinale arazoak direla eta, jaso dituen kritikak ikusi besterik.

Dirudienez, arazoaren gakoa antenaren kokapena da. Orain arteko iPhonek eta merkatuko sakeleko gehienek ez bezala, iPhone 4 berriak kanpoaldean du antena, aparailua inguratzen duen metalezko bandan. Hori dela eta, nahikoa da telefonoa eusterakoan eskuarekin eremu hori estaltzea, seinalea ia osorik galdu eta dei bat edo datu transferentzia bat mozteko.

Egoera honen aurrean Appleek hiru neurri hartuko dituela jakinarazi zuen Jobsek. Hasteko, iOS4 sistema eragilearen eguneraketa gomendatzen du konpainiak, eguneraketak 3G seinalearen benetako indarra zehazkiago adierazten duelako. Honez gain, telefonoarentzako estalki bereziak dohainik eskainiko dituzte. Estalki hauek antenaren eremua estaltzen dute, eskuak zuzenean estal ez dezan. Honela, eskua eta sakelekoaren artean distantzia txiki bat sortzen da, seinalearen indarra gutxiago jaitsiz. Azkenik, aurreko bi formulekin konforme ez daudenek erosi zuten egunetik hasita 30 eguneko epean telefonoa itzuli ahal izango dute, ordaindu zutenaren truke.

Mjg5NA==

iPhone 4 bat estalkia jarrita, William Hook, Creative Commons By SA

100 milioi dolar honetarako

Apple etxeak konparaketa bat egin du bere web orrian, iPhone berriaren arazoa gainerako konpainien gama bereko telefonoek ere badutela frogatzeko. Orri berean, antenen diseinuaz arduratzen den sailean 100 milioi dolarreko inbertsioa egin dutela dioen testutxo bat eta sailaren funtzionamendua azaltzen duen orri baterako esteka ere aurki daitezke.

Lagun bati bidali Inprimatu

GAIAK:

PARTEKATU:

Iruzkinak(2 iruzkin)

Idatzi zure iruzkina

  • jox
    2010/07/17 @ 09:31

    Steve Jobs…. erridikulua.

  • Teknopataren txokoa > Garai txarrak Applerentzat
    2010/07/22 @ 22:03

    [...] konpainiak: langileen baldintza kaskarrak eta suizidioak, Adoberekiko tirabirak Flash dela eta , iPhone 4ren antenaren auziak, enpresak erabiltzaileen kexei emandako erantzunak (arazoa ukatuz hasieran, erabiltzaileen [...]

Idatzi hemen zure iruzkina

Oharra: derrigorreko datuak izartxoz (*) ageri dira.




Bidalketa honi trackback egiteko URI helbidea

Bidalketa honen iruzkinen RSS jarioa



Lizentzia: CC BY SA Bazkide teknologikoa: guebs