Hutsune guztiak beharrezkoak dira.
Kultura »
Hiznet Hizkuntza Plangintza graduondokoan izena emateko epea zabalik dago
Hiznet Hizkuntza Plangintza graduondokoa, Asmoz Fundazioa, Creative Commons By SA
Hiznet Hizkuntza Plangintza ikastaroaren ibilbide luzean 400dik gora kidek parte hartu dute; euskararen normalizazioaren alde lanean ari direnak, gehienak. 2010/2011 ikasturtea izango da ikastaroaren hamargarren edizioa; azaroan hasi, eta datorren urteko uztailean amaituko da. Euskal Herriko Unibertsitateko Berezko Titulua da berau eta Hizkuntza Politika Sailburuordetzaren babesa du. Soziolinguistika Klusterra eta Udako Euskal Unibertsitatea ere ikastaroaren laguntzaile dira.
Soziolinguistikaren oinarrizko ezagutza eskaintzeaz gain, Hiznet Hizkuntza Plangintza graduondokoak ondoko helburu nagusi hauek ditu: euskararen normalizazioaren plangintzarako metodologia eta lanabesak irakastea, euskararen egoeraren berri zehatza ematea, eta Euskal Herriko gizarteak hizkuntzekiko eskaintzen dituen baldintzak ezagutaraztea.
Ikastaroak metodologia malgua darabil; e-learning formazio eredua eta aurrez aurreko lau saio uztartzen ditu. Ikastaroa abian jarri zenetik arlo ezberdinetako irakasleek parte hartu dute bertan; Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleek eta ikerlariek, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako Sailburuordetzako teknikariek, euskara teknikariek eta hainbat enpresa eta euskalgintzako profesionalek, besteak beste.
Graduondokoa euskalgintzako euskaltzaleei, euskara teknikariei, egunen batean zeregin horietan aritzeko asmoa dutenei, herri administrazioan eta hezkuntza sisteman hizkuntza normalkuntzaren ardura dutenei… zuzenduta dago. Ikastaroan izena emateko epea zabalik dago eta ikastaroaren nondik norako guztiak ondoko webgunean topa daitezke: (http://hiznet.asmoz.org/).
Iruzkinak(iruzkin 1)
Idatzi zure iruzkina
Soziolinguistikaz berripapera: 29. zenbakia - Garaigoikoa
2010/09/02 @ 19:44
[...] http://zuzeu.com/2010/07/19/hiznet-10-urte-soziolinguistikaz/ [...]
Idatzi hemen zure iruzkina
Oharra: derrigorreko datuak izartxoz (*) ageri dira.
Bidalketa honi trackback egiteko URI helbidea
Bidalketa honen iruzkinen RSS jarioa