Naziaorteko Diru Funtsak erronka “larriak” aurkitu ditu Espainiako ekonomian

MzAzNA==

Atzo plazaratu zituen Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) Espainiako ekonomiaren inguruan eginiko azterketaren emaitzak. Erakundeak erronka “larriak” ikusten ditu espainiar ekonomian eta gobernuak egindako aurreikuspen makroekonomikoak “baikorrak” direla, Espainiak martxan jarritako sendotze fiskala “asmo handikoa” dela eta helburu “sinesgarriagoak” izan beharko lituzkeela adierazi du. Honez gain, pentsioen erreforma “azkar” egiteko deia egin dio Espainiako gobernuari.

Kontutan hartu behar da, aurreko hiruhilabetekoarekin alderatuta, estatuan 32.800 langabe gehiago daudela, eta dagoeneko %20ko barrera psikologikoa gainditu duela langabezia tasak, 4.645.500 langabek osatzen duten %20,09ko langabezia tasarekin.

Guzti honi aurre egin nahian, Zapaterok adierazi du kongresuak onetsitako lan-erreformak “kaleratzeak saihestuko dituela beharrezkoa den lekuetan”. Bere iritziz, lan erreforma guztiz beharrezkoa zen “langileek eta, batez ere, langabeek, heziketa profesionala jasotzen dutela eta produkzio eredu berrian parte hartzeko gai direla ziurtatzeko”.

Bien bitartean, langabezia tasak batezbesteko %6,5 egin du behera Hego Euskal Herrian, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Erkidegotan banatuta, Nafarroako Foru Erkidegoa da jaitsiera handiena izan duena, %9,59ko jaitsierarekin. EAEn aldiz %3,41 jaitsi da, 17.000 langile gehiagorekin. Gauzak honela, EAEko langabezia tasa %10,4koa da, estatukoaren ia erdia.

Irudia | Dominique Strauss-Kahn, NDFko zuzendaria | World Economic Forum | Creative Commons By SA