GureGipuzkoaren 0.2.6 bertsioa kalean jada.

Makina bat izerdi ondoren, kalean dugu jada GureGipuzkoaren 0.2.6 bertsioa. Bertsioen izendapena gure teknikariek darabilkiten sistema jarraituz ezarri dugu ta etorkizunean ere berau jarraituko dugu. Labean 0.3.0 bertsioa egosten dugu jada 😉

Al lío.

Bertsio berri hau Mozilla Firefox 3.6.x bertsiotik gora eta IE7tik gora arazorik gabe erabiltzen dela bermatzen dugu. Nabigatzaile zaharragoetan arazoak suertatzen direla jabetu gara eta hauek ekiditeko zuen nabigatzaileak eguneratzea aholkatzen dizuegu. Bertsioak dakarren berrikuntzen artean hauek aipatuko genituzke:

  • Taldekako igoerak FTP bitartez.
  • Konfidantzazko erabiltzailearen profila.
  • Album kontzeptuaren desagerpena: APIan aldaketa.
  • Erabiltzaileen profil aberatsa.

Taldekako igoerak FTP bitartez.

Erabiltzaileek aspalditik egin diguzuen eskaera bat asetu nahi izan dugu tresna honekin. Bertsio honen aurretik argazkiak taldeka igotzeko aukera bazegoen, hala ere modu ofizialean egin nahi izan dugu. Zuen ordenagailuetan FTP bezero bat izan beharko duzue tresna berri hau erabiltzeko. Berau erabiltzerakoan hainbat FTP bezero aholkatzen dizkizuegu, hala ere bezero sendo, sinple eta erabilterreza nahi baduzue, Mozilla Firefox nabigatzailearentzako FireFTP gehigarria erabiltzea aholkatzen dizuegu. Primeran dabil.

Konfidantzazko erabiltzailearen profila.

GureGipuzkoan jatorri anitzetako erabiltzaileak ditugu: erakundeak, udalak, herritar soilak… Orain arte, erabiltzaile hauek guztiak eskumen maila berbera zuten: ARANZADI erabiltzailearen eta lzurutuza erabiltzailearen artean ez zegoen berezitasunik eta erabiltzaile guztiek bidaltzen zituzten argazki guztiak gure galbahea pasa behar zuten berauk publiko egin aurretik. GureGipuzkoako trafikoa handitzen joan den einean lan metodologia hau ez dela eskalablea ohartu gara eta zenbait erabiltzaileei galbahe hau saihesteko aukera eman diegu. Oinarrian, beraiek bidaltzen dituzten argazkiak ez dute gure galbaherik pasatzen eta automatikoki publiko egiten dira: Beraiek  kudeatzen dituzte beraien argazkiak. Aukera hau erabiltzaile diren udalei, erakundeei eta zenbait erabiltzaile “proei” eman diegu. Aldiz, herritar soilak diren erabiltzaileekin jarraitu ditugun irizpideak, argazkien kopurua, interesa eta katalogazio kalitatea izan dira.  Aukeratutako erabiltzaileen zerrenda azpikaldean duzuelarik, etorkizunean zerrenda hau handitzen joango da. Zerrendan ez bazaude eta eskumen hau zuk ere izan nahi baduzu kaso egin ta zure eskaera aztertuko dugu.

  • ARANZADI
  • asarasua
  • auggie
  • bedaio3000
  • codesyntax
  • dantzan
  • gipuzkoamendizmendi
  • Gazteak20
  • GipuzkoaKultura
  • Goierritarra1
  • gurezarautz
  • Igartubeiti
  • ingurugiroetxea
  • Imanollasa
  • jaramberri
  • juanan
  • KulturaAntzuola
  • Kutxa_Fototeka
  • manzanos
  • markelolano
  • Orreaga
  • pazkarate
  • playant
  • Raul1986
  • Rodrigo
  • udalatx
  • xabi_beasain
  • xeskisabel
  • Zestoakultura
  • ZumalakarregiMuseoa

Album kontzeptuaren desagerpena: APIan aldaketa.

Erabiltzaileek argazki kopuru haundiak hobeto kudeatze aldera ezarri dugu hobekuntza hau. Orain arte erabiltzaile batek bere kontura sartzen zenean, bere kontupean zeuden argazki guztiak galeria bakar batean ikusten zituen eta lehenengo bistadizo batean talde berekoak zeintzu ziren jakiteko zailtasunak zituen. Bertsio berri honekin zuhaitz egitura bat jarraituz bere karpetak kontura sartu ahala hasieratik ikusten ditu, baldin eta sorturik dituen, eta bertatik, karpeta, azpikarpeta… gehiago sortzea dauzka. Xaguaren eskubiko botoiarekin bere edukiak kudeatu ditzazkezue.

Berrikuntza honek GureGipuzkoako APIan aldaketa bat eragin du. Orain arte album_id deitzen zen parametroa, orain folder_id deitzen da. Aldaketa honi GureGipuzkoako APIa erabiltzen duten zenbait webgunek eta zerbitzuk kontuan izan beharko dute, hala nola, Ekainberri.com, GureZarautz.net…

Erabiltzaile kontura sartu eta arraroa egiten da gure bildumak modu berri honetan bisualizatzea, baina argazki kopuru haundia duten erabiltzaileek,  +10, zinez estimatuko duten tresna berria da. Hurrengo 0.3.0 bertsioan drag&drop inplementazioa ezartzen saiatuko gara.

Erabiltzaileen profil aberatsa.

Erabiltzaileen profilak aberastu eta are eta pertsonalizatuagoak izan daitezen lanean ari gara. Horren islada, erabiltzaile guztiei sortu dizuegun orri berria da.  Bere URLa http://www.guregipuzkoa.net/gg/erabiltzaileizena da eta aukera berri honekin zuen edukien bisbilitatea areagotu nahiko genuke. Hala ere, hemen erabiltzaile gutxi batzuei trataera berezia eskaini nahi izan diegu eta beraien orriak pertsonalizatzeko aukera eskaini diegu. ARANZADI, Kutxa_Fototeka eta GipuzkoaKultura erabiltzaileei soilik eskaini diegu trataera hau.  Etorkizuneko bertsioetan kontuen pertsonalizazioari atentzio berezia jarriko diogu.

GureGipuzkoa.net

Irudia | GureGipuzkoa.net | GFA | Creative Commons By SA

Gipuzkoako Foru Aldundia - Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirola