Euskadi Sarietan 23 liburu bakarrik

Aurten arte aurreko urtean argitaraturiko liburu guztiak ziren sarirako hautagai, egileak horretarako baimena ematen zuen kasuan. Baimena sinatu behar horrek eztabaida sortu zuen hainbat idazleren artean, eta Utikan Euskadi Sariak manifestua sinatu zuten. Eztabaida hori gainditze aldera, Blanca Urgellek araudian aldaketa egin du aurten, eta idazleak edo argitaletxeak aurkeztu behar du liburua sarirako. Emaitzak urriak izan dira.

Gaur Irune Berrok Berrian dakarrenez, euskarazko 23 liburu aurkeztu dira sarietara, eta 24 gaztelaniaz. Ez daukat daturik iaz zehazki zenbat liburu argitaratu ziren euskaraz helduentzako literaturan, baina ia ehun zenbatu ditu 111 Akademiak, eta duela bi urteko datuetara joanda, helduentzako literaturan 302 titulu zenbatu zituen Joan Mari Torrealdaik Jakin aldizkariaren 176. alean; urte horretan argitaraturiko 2.483 liburutatik %12. Haur eta gazte literaturako 37 lan aurkeztu dira sarietara (30 euskarazko eta 7 gaztelaniazko), eta konparaziorako, 2008an haur eta gazteentzako liburua 645 liburu argitaratu ziren. Literatura ilustrazioan 37 liburu aurkeztu dira.

Fermin Etxegoienen Autokarabanaz gain, finalista izatera iritsi dira Yolanda Arrietaren “Off-on”, Juan Kruz Igerabideren “Aienatze-marra”, Karmele Jaioren “Musika airean” eta Josu Penadesen “Jantzi beltz bi” (Alberdania) liburuak. Bernardo Atxagaren “Zazpi etxe Frantzian”-ekin akordatzen da bat Juan Luis Zabalak dioen bezala, araudi berriarekin ezin baita jakin Felipe Juaristi, Arantxa Urretabizkaia, Jabier Rojo, Pello Otxoteko eta Lourdes Otaegi epaimahaikideek kontuan izan duten ala ez duen.

Antonio Rivera Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordeak onartu du oinarri berriek “desabantailak” sortzen dituztela. “Ez dugu formula magikorik eta argi dago modu batera edo bestera egin, abantailak eta desabantailak hor daudela”. Aterabidearen bila, “sektoretik edo beste nonbaitetik etor daitezkeen proposamenak aztertzeko prest” agertu da.

 

MzYzMA==

Irudia | Euskadi sariek arrakasta gutxi aurten | Ezezaguna | LGPL

4 pentsamendu “Euskadi Sarietan 23 liburu bakarrik”-ri buruz

  • Horrek 23 liburuok hemen zerrendatzerik badago?
    Berriako lotura horretan ez da ageri liburuen izenbururik eta.
    Sariak horrela, gerizpe gutxiago duelakoan… ala?

  • Lehenengoa galderak, jakina. Bigarrenaz ez dakit ja ere.

  • Antonio Riverari ekarpen xumea bezain sinple eta zentzuduna (ene ustez) eskaintzeagatik: sari instutuzional bat ez da lehiaketa bat. Badaezpada ere Riverak ez duen ongi ulertzen: sari instituzionalak, epaimahai independente batek ematen ditu, argitaratu diren obra guztiak kontuan harturik, inolako baldintza politiko edo ideologikorik gabe; lehiaketa batean, horretara aurkeztu diren obren artean (baldintzak -ideologikoak, edo politikoak, edo luzera, edo gaia, edo iralkurlego mota, edo ez dakit zer- aldez aurretik jarririk) hautatzen da sariduna. Ba, sinple-sinple erranik, Euskadi sariak, nik uste, instituzional izan beharko luke, errran nahi baita (lainoki) independenteena.