Bilboko EiTBren egoitzan ere protestaka

ADIERAZPEN ASKATASUNA, ETBn ZENTSURARIK EZ! zioten bildutakoek erakutsi dituzte pankarta eta txartelek.

Esaten da Miguel Angel Idigoras, ETBko zuzendariaren kontua izan zela espedienteen bidea hartzea, inguruan zituenen iritziaren bestekora. Esaten da halaber, Informatiboetako buru den Moltalvillo bera ere, kazetariekin mintzatua dela berak espedienteen bidea ez duela hobesten jakitera emateko.

Ikusteko dago zuzendaritzak zein erabaki hartuko duen orain, baina itxura batean Idigoras ari da irteten galtzaile hain dorpeki jokatu eta halako zalaparta eragiteagatik. Zer eta adierazpen askatasunaren aurka Telebista publiko batean.

Konzentrazioan egon den baten testigantza dakargu:

“Ez dakit zehatz zenbat izan garen baina gehien batu garen unean 60tik gora izan garela esango nuke. Kazetariak gehienak, albistegietakoak, kiroletakoak eta irratiko apur batzik ere bai. Eta beste sailetako lankideen babesa ere izan da.

Pankartan, komiteko kideekin batera Maite eta Jasone izan dira , beste langile batzuren artean. Ordu erdi luze egin dugu bertan, baimena zazpi ta erdietarako eskatuta geneukalako eta Patxi Lopez ordu hori baino lehenago iritsi denez korrika jeitsi behar izan dugu “ongi etorria” emateko.

Lopez iritsi denerako Surio eta Arratibel atean ziren itxaroten eta atzean langileak adierazpen askatasuna aldarrikatzen. Ez da momentu horretan elkarretaratzea handia izan baina lortu dogu argazkia eta baita ere Lopezi gure aldarrikapenen idatzia eskura ematea. “Eskerrik asko ” izan da bere erantzun bakarra.

Ondorengo munutuetan iritsi da jende gehien eta Fortako ekitalditik atera direnerako pankartari buelta eman eta sarreratik barrura begira egin dugu konzentrazioa . Orduan 70 inguru batu garela ustu dut. lehendakariri itxaroten egon gara baina aparkalekutik atera da.   Aupa…”

MzY4Mg==

Irudia | Bilbon ere bai | ZZ | Creative Commons By SA

Ez naiz bakarra, asko naiz ni. Batean. Hori bai, begi-belarrietatik elikatzen naiz.

Zer duzu buruan “Bilboko EiTBren egoitzan ere protestaka”-ri buruz

  • Harrigarria da, eitb-ko medioetan ezer ez azaltzea honi buruz.
    Atzo gauean, Euskadi Irratia entzuten, Lopezek FORTAren jardunaldietan zer esan zuen, hau eta bestea… eta aitatu ere ez berria.
    Badakit jakin, presioak daudela… baina lankideen kontzentrazioak ez baditugu aipatu ere egiten, ze zilegitasun dauka medio batek, medio talde batek beste edozein informazioren gainean?
    Puntu kezkagarri asko daude. Eta erru guztia ez dut Lopez, Censurio eta abarrengan bota, eta lasai geratu.
    EiTB, ezbaian jartzeko moduko medioa da. Eta horretaz eztabaida gutxi, zorigaitzez.