Hizkuntza lidergoa aztergai azaroaren 17ko jardunaldi irekian

Soziolinguistika Klusterrak eta Mondragon Unibertsitateak elkarlanean antolatu dugu jardunaldia; parte-hartzea doakoa da baina aurrez izena eman behar da, azaroaren 11 baino lehen d.elortza@soziolinguistika.org helbidera mezua bidaliz edo Facebookeko gure orriko hitzorduari baiezkoa emanez.

Egitarau erakargarria diseinatzen saiatu gara:

  • jardunaldiaren hasieran ikerketa proiektuaren zuzendari Nekane Goikoetxeak hizkuntza lidergoaren inguruko azalpen orokorrak emango dizkigu
  • jarraian ikerketa proiektuaren baitan 7 erakunde eta enpresatan egindako esku-hartzeetatik ateratako ondorioak Pecha Kucha formatu arinaren bidez azalduko dizkigute erakunde horietako euskara teknikariek
  • bukaeran, mahai-inguruan eseriko dira erakunde/enpresa horietako liderrak eurak eta beren ahotik entzungo dugu interbentzioek eman dutenaz. 

Ikerketako esku-hartzeak izaera desberdineko erakunde eta enpresetan egin ditugu eta, horrenbestez, erakunde publikoetako zein enpresa pribatuetako euskara teknikarien interesekoa izango da jardunaldia, euskara planetan hizkuntza lidergoa nola landu daitekeen entzuteko aukera izango baita, bai teknikarien eta bai liderren ahotik.

Eralan

Irudia | Eralan | Soziolinguistika Klusterra | Creative Commons By SA