Munduko pertsona boteretsuenak zerrenda batean jarrita zer ikusiko genuke?

  • Sailkapena eta ezaugarriak. Lehena Hu Jintao beraz, bigarren Obama presidentea, hirugarren Arabiar emirerrietako erregea. Forbesen zerrenda irakurtzea besterik ez dago ordea, boteretsuenak non dauden (hego-amerikako bost besterik ez zerrendan) eta ze generotakoak diren (lau emakume besterik ez) ikusteko.
  • Hu Jintaoren arrazoiak. “Hu Jintaok, mendebaldeko ezein politikok ez bezala, ibaien ubideak aldatu ditzake, hiriak jaso ezerezetik, disidenteak kartzeleratu eta burokraziaren eta epaitegien interferentziarik gabe internet zentsuratu dezake.”
  • Obamaren porrota. Asteartean Obamak nozitutako porrotak kinka estuan utzi du. Senatuaren babes soilarekin, bere mundu lidertza auzitan dago, Bakearen Nobel sariak sortutako itxaropenen ondoren, lider ahula da AEBtako presidentea. Iaz Forbes aldizkariak pertsona boteretsuena zela ebatzi zuen, baina etorkizuna arrunt konplikatu zaio orain.
  • Abdula erregea: petrolioa eta islama. Hirugarren postuan Arabiar emirerrietako Abdula erregea jarri dute. 86 urte ditu eta nagusiki desertua den herrialde bateko buru nagusia izan arren, bere eraginpeko lurretan aurkitzen dira petrolio poltsa handienak eta baita Islamaren bi leku sakratu ere. Lehengaia eta erlijioa uztartzen ditu beraz, esku berean Arabiar emirerrietako buruak.
  • Errusia. Arabiar emirerrien ondoren, Errusiak hartzen ditu laugarren eta bosgarren postuak. Laugarrenean Vladimir Putin lehen ministroa agertzen da, Dmitri Medvedev presidentea baino lehenago (hau 12.a da). Ez al da harrigarria, lehen ministroak presidenteak baino botere gehiago izatea? Bestelakoa da Errusiaren logika.
  • Benedikto XVI.a. Galizian eta Katalunian eztabaida iturri izan arren, botere iturri garrantzitsua izaten darrai Vatikanoko buruak. Bosgarren postuan dago Forbesen zerrendan.
  • Lehen emakumea. Lehen emakumea, botere ahalmenari dagokionez, Angela Merkela da. Alemaniako kantzillerrak seigarren postua hartzen du zerrendan.
  • Britainia Handiaren handitasun galdua. Angela Merkelen atzetik dago David Cameron. Zazpigarren tokian. Zerrendaren irakurketa geopolitiko azkar bat eginda, harrigarria da Britainia Handiak zeinen indar gutxi duen munduko eragin mapan.
  • Lehen hamarrak. Zortzigarren, bederatzigarren eta hamargarren lekuetan honakoak daude hurrenez hurren. Zortzigarren Ben Bernanke (AEBtakko erreserba federaleko burua), bederatzigarren Sonia Gandhi (Kongresuko Alderdiaren presidentea Indian) eta hamargarren Bill Gates (Microsofteko sortzailea).
  • Emakume gehiago: Lau emakume bakarrik agertzen zirela esan dut lehen. 68ko zerrendatik, aipatuez gainera, Dilma Roussef (Brasilgo presidente berria, 16. postuan) eta Hillary Clinton (20. postuan bereizi behar dira.
  • Beste aipagarri batzuk. Forbesen zerrendak datu interesgarri zenbait ditu. Silvio Berlusconi 14. boteretsuena da, Steve Jobs 17.a, Nicolas Sarkkozy 19.a, Dalai Lama 39.a, haren ostean Facebookeko sortzaile Mark Zuckerberg legoke, eta haren ostean Ban Ki-Moon. Osama Ben Laden, aldizkariaren iritziko, munduko 57. pertsona boteretsuena da.

Hu Jintao da munduko pertsonarik boteretsuena Forbes aldizkariaren arabera

Irudia | Hu Jintao da munduko pertsonarik boteretsuena Forbes aldizkariaren arabera | Ezezaguna | Creative Commons By SA

3 pentsamendu “Munduko pertsona boteretsuenak zerrenda batean jarrita zer ikusiko genuke?”-ri buruz

  • Pertsonai guztien edina kontuan hartuta, batez bestekoa 60,79 urte da. Oraindik denbora daukagu!!

  • Adina esan nahi nun, noski

  • Bai, ba. berria bitxia da, eta gogoeta interesgarri baterako ematen du, baina….
    Forbes aldizkariaren zerrenda honek ez du ezertarako balio, munduko aberatsenen zerrenda egiteko erabiltzen dituzten irizpide berberak erabiltzen badute behintzat. Topikoak, aurreiritziak… beraien molde politiko-ekonomikoa indartzeko erabiltzen dute zerrenda. Zerrenda hau informazio-zaborra da, janari-zaborra bezalaxe, enpresa handi batek zerbitzen digu, osagaiak kalitate eskasekoak dira, ez da elikagai ona eta dirua biltzea baino ez du helburu. Eta guk erosi eta irensten dugu, oso-osorik.
    Munduko boteretsuenak? Baietz lehen hamarrak zerrendan ez agertu!!