"Nora zoaz" bideoklipa Musiclip lehiaketaren finalean

1.800 bideoklip aurkeztu dira aurtengo musiclip lehiaketara. “Nora zoaz” animaziozko bideoklip onenaren kategoriarako aukeratua izan da. Iñigo S. Beltza zuzendariak stock motion teknikak erabili ditu, hona hemen bere azalpenak:

Iñigo S. Beltza – Zumarraga, 1982

“Abestiaren gai nagusia herrimina eta etxetik urruti zaudenean dituzun sentimenduak zirela jakin arren, kantuari abiapuntu alaia ematea eta bidai hori fantasiazkoa izango zela erabaki nuen.

Hasiera batean, bi pertsona heldu izan behar ziren protagonistak eta grabaketak guztiak kanpoaldean egingo ziren, baina azkenean, umeekin egitea erabaki nuen, eta ez hori bakarrik, Stop Motion teknika erabiliz, plastilina eta kartoizko pertsonaia eta dekoratuei bizia emango nien. Horrela, bideokliparen “Naïf” estiloa apropos bilatutakoa izan da.

 Ideia aurrera eramaten:  Bideo honen grabaketa bi zatitan egin nuen, lehengoa, aktoreak agertzen ziren eszena guztiak (mundu erreala) eta bigarrena, maketakin zerikusia zuten beste guztiak (fantasiazko mundua).

Modu honetan egitearen helburua fantasiazko mundua errealitatera egokitzea izan zen.  Hitchcock-en iritziaren kontraesanean, zailena  ez zen izan umeekin lan egitea (ume oso lasai eta pazientzi askokoak bait ziren), baizik eta Stop Motion teknika ondo kontrolatzea. Honek grabaketa prozesuan denbora gehiago hartzera behartu zidan, guztira hiru hilabeteko lana suposatu zuela: lehenengo hilabetea, gidoiaren sormena, aktoreekin entsaioak eta lehengo zatiaren grabaketa, bigarren hilabetea, maketen errealizazioa eta grabaketak, eta hirugarrena postprodukzioa“.

nora zoaz fotograma

Irudia | nora zoaz fotograma | Iñigo S. Beltza | Creative Commons By SA

2 pentsamendu “"Nora zoaz" bideoklipa Musiclip lehiaketaren finalean”-ri buruz