Azaroaren 20an, errepresioaren aurkako giza zutabeak azken sarekadak salatzeko

2010-11-12 @ 10:18 Www.apurtu.org

Datorren Azaroak 20, larunbata, Iruñea eta Iruñerriko auzo eta herri ezberdinetatik giza zutabeak aterako dira Iruñeako erdigunerantz. Mobilizazio honen helburua, azken hilabeteetan izandako sarekada polizialak salatzea da.

Horrexagatik, tortura eta ilegalizazioak salatuko dira, eta proiektu politiko guztiak aukera berdinetan garatzeko eskubidea aldarrikatuko dute manifestariek.

Mobilizazioak arratsaldeko 17etan hasiko dira Burlatan, Antsoainen eta Iturraman.

Burlatako zutabea Txantreatik pasako da eta Gaztelu plazara igoko da.

Antsoaingo zutabea Errotxapeatik pasatuko da eta Gaztelu plazan amaituko du.

Eta Iturramatik aterako da azken zutabea, Donibanetik pasatuz Gaztelu plazan bukatzeko.

Hiru zutabeak elkarrekin Espainiako Gobernu Ordezkaritzaraino abiatuko dira manifestazioan. Eta han ekitaldi politiko bat burutuko da.

RSS

Iruzkinak (Iruzkinik ez)

Idatzi hemen zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude