Papereko ZuZeu: Benetako azala

2010-11-12 @ 14:54 ZuZeu

Joango gara haren ipi-apak hemen poliki-poliki erakusten, baina usaina hartzeko moduan zaudete benetako portadarekin, askotan azalak erakusten baitaki barrua.

Hiru eurotan egongo da salgai, eta lortzeko bide bakarra Durangoko Azokaren baitan izango da.

Non? Bost argitaletxeren salpostuetan: Susa, Alberdania, Pamiela, Elkar eta Berriarenetan. Horretaz gain, jakina, zuzeulari zenbait ibiliko gara eskuz-esku ere saltzen, atarian eta kanpoan. Zeuk ere nahi baduzu geurekin saltzera etorri, jo abisu.

Oraindik ez dugu ezer antolatu, baina indarrak bideak ahitzen ez bazaizkigu, antolatuko dugu zerbait, eta plazera litzateke zu ere aurkitzea bertan.

Joango gara zuzeu.com honetan, bai aldizkariaren kontuk eta bai aurkezpen eta festarenak argitaratzen. Zabiltza adi!

Mzc2OA==

Nahi al duzu azala pdfan jaitsi?

Ederki legoke bazterretan zintzilikatzen hastea. Mertzi.

Mzc2Nw==

RSS

Iruzkinak (2 iruzkin)

  1. 1 Gaztezulo aldizkaria Gaztezulo aldizkaria

    Zorionak egiten ari zareten lanarekin eta animo! Paperaren krisia ahotan dugun honetan egitasmo hau ikusteak poz handia ematen du, benetan.
    Durangon ikusiko dugulakoan.

  2. 2 zuzeu.com — Agur Perurena, agur

    [...] iritsi da ZuZeuko azaletik ezkutatzeko tenorea. Bisitek jarritzen dute, baina beste gauza batzuetan gabiltza [...]

Idatzi hemen zure iruzkina

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude