Administrazioak eta D ereduan ikasten duten estudianteek egiten duten “ahalegin handia” saritu nahi du era horretan Blanca Urgellen sailak. “Euskalduntze ahalegin guztiak titulutan itzuli beharko lirateke, berriro azterketarik egin beharrik gabe”, esan zuen atzo sailburuak. Nonbait, sailburuaren arabera, ahalegina da saritu behar dena, eta ez jakintza bera, euskarako gaitasuna frogatu barik jasoko baitu EGAren pareko titulazioa.
Euskararen jakintzari buruzko homologazio prozesua bi ataletan egingo du, Unibertsitate aurreko ikasketak D ereduan egin dituzten ikasleek euskara titulu bat jasoko dute eta ikasketa horiez gain goi mailako ikasketak ere euskaraz egin dituztenek EGAren pareko titulazioa jasoko dute.
Ingelesa edo beste hizkuntza bat ikasteko egindako ahaleginak titulaziotan itzuliko ote diren ez zuen argitu.















Neoliberalismo psoezialistaren esparruko proposamena berriz ere.
Ekainean Legebiltzarrak proposatu zuen euskara-legea betetzen ez zuten denda eta enpresei isunik ez jartzea. Jaurlaritzari ezin hobeto iruditu zitzaion eta, bete beharrekoa zen legea gora behera, hala jokatu zuen isunak kentzen eta hizkuntz arloan ezin kaltegarriagoa den “laissez faire” delakoa onartzen eta bultzatzen.
Orain “kafea (barkatu: EGA titulua) guztientzat!” proposatzean, monetaren debaluazioa baino ez du bilatzen “gure Jaurlaritza euskaltzale amorratu” honek.
Neurriak eta erabakiak bakanka datozkigu gehiegi ohartu ez gaitezen, baina estrategia orokor baten barnean daude eta oso norabide zuzena eta zehatza dute:
I need Spain –>> I am Spain!
K
Proposamen hau zentzugabekeria bat da beste hainbesteren artean, eta EGAri balioa kentzeko baino ez du balio. Negozio bat dela? Orduan Advanced, DELF eta guzti hoiek ez al dira ba negozio? Hemen nahi duenak parte hartzen du, baina konpetizioko arauak zeintzuk diren jakinda. Orain edozein karrera eginda titulua ematea nahi dute… Hori nahi duenaren esfortzuari duen balioa ez ematea da.
Eta beste gauza bat ere ikusten dut nik atzean. Ez da berria gobernu hau euskarari errekorte potoloak ematen ari dela, eta kritikak atera dira horren ildora. Ba nik proposamen hau euskararekiko “fabore” bezala ikusten dut, eta komilatxoak jarri ditut uste dudalako ez diola inongo mesederik egiten, ezta gutxiago ere. Urteak daramatzagu administrazioan jende elebiduna egon dadila eskatzen. Eta egoera orain eskasa baldin bada, imaginatu euskaraz ondo jakin gabe baina karrera amaituta EGArekin agertuko diren guztiak administrazioan sartzen direnean…
Gobernuaren beste neurri oker bat. Eta nire ustez ez da “a la ligera” pentsatutakoa, badauka atzean gogoeta bat. Patxarana bezala. Betikoa. Etxekoa.
Komentatzearren, sasoia da “lizentziadun” esateko eta ez, “lizentziatua”
Juhda, euskaraz “diziplina” idatzi behar da, eta ez “disziplina.
Gaiari helduta, proposatutako aldaketa euskararen debaluazioan beste pauso bat baino ez dela pentsatzen dut. Akaso Kataluniako sozialistek proposatu dute hizkuntza katalanaren C titulua edozeini ematea? Ingeles tituluak edo alemanekoak hola eta hola banatzen dira inon? Eta gure euskaltegiei negozio hutsa baderitzegu, zer esan daiteke, orduan, Cervantes institutuen muntaia horretaz guztiaz?
Kepa, Euskaltzaindiak onartzen du “lizentziatua” erabiltzea, egiari zor, “lizentziaduna” hobesten badu ere. Ez dakit zein den hobespen honen zergatia. Badirudi zuk badakizula. Hori bai, “komentatu” aditzik ez dator Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan.
Irala, inoren urguilua mintzeko asmorik gabe, komatxoak irekiz gero itxi ere egin behar izaten dira: “”disziplina”" hortaz. Lasai, akats tipografikoa izan da; ez nirea bezala. Onartzen dut. Nirea ez zen akats tipografiko soila.
Polemikarik pizteko inongo intentziorik gabe nioen nioena. Besterik gabe, izenburuak gordetzen zuen nolabaiteko paradoxa azaleratu nahian edo. Eta, bide batez, oso hedatua egonagatik ontzat emateko baino baino kirrinka handiagoa sortzen didala adierazi nahi izan dut, zeharka bada ere.
Baina bistakoa da, bistakoa denez, bata besteari gailendu behar honek zertara garamatzan.
Ez nuke, hala ere, gaur bertan Bergarako kalean irakurritakoa aipatzeko aukera galdu nahi: “Matematikak euskaraz nola erakutsi”.
[...] ere, eta Pariseko geltoki bateko irudia topatzen dugu, EGAri buruz mintzatzen hasi… eta a ze eztabaida! Eskerrak, gure sorkuntza hori baino gehiago den. Mikel Laboari ikasitako kantak ikusten -eta [...]
[...] sarituko dute. Ez nion garrantzi gehiegirik eman irratian entzuterakoan, baina hurrengo goizean ZuZeu.com albistari digitalean zer nolako eztabaida zegoen ikusita idaztea erabaki [...]