Eta Guardiola balitz Generalitateko presidente?

Zeuk nahiko zenuke Guardiola president izatea?

52067k baietz esan dute, berariaz kanpaina hori sustatzeko sortu duten orrian.

“Zergatik mugatu behar gara betiko politikariak aukeratzera?” galdetzen dira orrian. Ez al litzateke hobe guk nahi duguna hautatzea? Ez al duzu uste pertsona langile, sortzaile eta intelijende bat aukeratuko genuela, zer nahi duen badakiena eta hura lortu arte amore emango ez duena? Eta pertsona hori Guardiola balitz?

Baina presidentetzerako Guardiola bakarrik ez, gobernu alternatibo oso baten proposamena egin dute web orrian parte hartu dutenek.

Haren eskuin eskua Lluis Lach izango zen. Hau buruzagitza sailburu izango litzateke. Kultura berriko sailburutza Ferran Adriarentzat izango litzateke eta Coneixement edo ezagutzarena Quim Monzo. Eduard Punset garapen eta ikerketarena eta Monica Terribas Justiziakoa.

Kanpaina hau La Trintxera komunikazio taldeak abiarazi du eta Facebookeko talde bat eta promozio bideo bat egin dituzte, hau bururatzeko.

 

Guardiola balitz Generalitateko presidente?

Irudia | Guardiola balitz Generalitateko presidente? | Ezezaguna | LGPL