Euskararekiko PPren konpromisoak eta Mayor Orejaren berraitona

Mayor Orejak iaz esan zuen, harro, bere berraitonak seme-alabei etxean euskaraz egitea debekatu ziela, “eta era horretan ez ziren baserrira mugatu”. Kataluniako hezkuntza legearen eraketaren testuinguruan egin zituen adierazpen horiek, gaztelaniaren handitasuna erakuste aldera. Historiatxo horrekin PPko kideak “frogatu” nahi zuen “komunikaziorako gaitasuna lehenesten dutenen buru argitasuna dela garrantzitsuena” eta hizkuntzak “ez direla politika”.

Basagoitik gaur PPk euskararekiko duen konpromisoa nabarmendu du: “Inor ez dadila ausartu alderdi honek euskararen garapenarekin duen konpromisoa zalantzan jartzera, demostratu egin beharko du, eta bere gezurrak, faltsukeriak eta interesak agerian jarriko ditu”.

Bere hitzetan, “euskara babestea eta bultzatzea denon egitekoa da, euskara gure kultur ondarea da, euskal herritarrona”. PPk euskararekiko duen konpromisoari ez diola uko egingo esan du Basagoitik, “nahiz eta zenbaitek guri ez dagozkigun etiketak jarri nahi dizkigun”. PPren eredu, egunerokotasunean euskaraz mintzatzen diren Laura Garrido, Carlos Iturgaiz, Xabier Olabarrieta, Rafa Olaizola, Mari Carmen Larrañaga, José Luis Marcaida, Itziar Lamarain edo Pilar Elías zinegotzi eta PPko kideak aipatu ditu, eta Arantza Quiroga eta Carmelo Barrio egiten ari diren lana goretsi. 2003an euskara ikasteko asmoa zuela esan zuen Basagoitik, eta gaur esan du “ahalegin handiagoarekin” egin beharko lukeela. Gaur, nola hala, euskaraz irakurri du.

“Hizkuntza honek ez dauka berau zenbaitek maneiatu nahi duten gehiegikerien kulparik”, esan du.

“Sesio zaharrak eta praktika txarrak lurperatzeko deia” egin du gaur Basagoitik Euskaltzaindian.

Agian 2008an berak egindako hitzei buruz ari zen (bideoan), “euskara mantendu behar den hizkuntza eta gaztelania eta ingelesa bultzatu beharrekoak” zirela esan zuenekoaz agian.Antonio Basagoiti PPko ordezkaria

Irudia | Antonio Basagoiti PPko ordezkaria | PP | LGPL

4 pentsamendu “Euskararekiko PPren konpromisoak eta Mayor Orejaren berraitona”-ri buruz

  • Pose naturalean harrapatu dute batzuek Euskaltzaindian:
    http://minusbi.tumblr.com/post/2313735717/basagoiti-3-0-pose-natural

  • […] This post was mentioned on Twitter by zuzeu, Iñigo Susperregi. Iñigo Susperregi said: RT: @zuzeu: Euskararekiko PPren konpromisoak eta Mayor Orejaren berraitona: https://zuzeu.eus/?p=20140 […]

  • Ni aspertzen hasia naiz hainbeste kalakarekin euskararen inguruan. Basagoitiren jardunean ohiko ideia zaharminduak aurkitzen ditut, gainera: “riqueza cultural”, “patrimonio cultural milenario”, etab. Zertaz ari da, hizkuntza bizi batez, edo Atapuercako fosilez? Bestalde, oso bitxia gertatu zait Bidasoaldearen aipamena Basagoitiren ahoan: zer zeukan buruan, Hondarribia eta Irun? Ezin esan Irunen herritar gehienak euskaraz aritzen direnik, baina; Hondarribian, aldiz, urria eta ekaina bitartean gehiengoa euskaduna bada ere, erabiltze maila askoz apalagoa da. Ala Bortziriak, Malerreka eta Baztan aipatzen ari zaigu? Ba hala bada, kontuz ibili, motel, horiek baitira “Navarra”…

  • Basagoiti ez da batere tontoa. Lotsagabea eta gaiztoa bai ordea. Frankisten oinordekoak datozkigu orain euskara “sustatzera”, eta lezioak ematen dizkigute non eta Euskaltzaindian bertan.
    Eta denek txalo.
    Basagoiti ez da batere tontoa.
    Era berean, Basagoitiri eta bere kastakoei hauspoa ematen dietenak ez dira batere gaizto edo lotsagabeak, …