ZuZeu 2010eko audientzia datuak

ZuZeu 2010eko audientzia datuak

Google Analytics 2010-01-01/2011-01-01

  • Bisitak orotara: 387.603
  • Ikusitako orriak: 871.031
  • Bisita bakoitzean ikusitako orri kopurua: 2’26
  • Bisitari bakoitzak ZuZeun pasatutako denbora: 2′ 50”
  • Erabiltzaile desberdin absolutuak: 147.530

 

  • Erabiltzaileen jatorria:

NDE1Ng==

  • Urdinez: %42’09 Beste web nagusi batzuetatik (Facebook, Twitter, Zabaldu…)
  • Berdez: %29’99 Zuzenki ZuZeura etorritakoak
  • Laranjaz: %25’47 Bilatzaileetatik (Google, Yahoo…)
  • Horiz: %2’45 Bestelako bideetatik (blogetako esteketatik eta abar)

Nola ulertu behar dira datuok?

ZuZeuren eguneroko martxa ulertu ahal izateko, oso interesgarria da ondoko argazkiari erreparatzea. (Handitzeko, egiozu klik goi-ezkerreko erpinean).

ZuZeu 2010eko audientzia datuak

Ohartuko zarenez, joan zen abenduari dagokion koadroa da eta datu nabariak ageri dira bertan:

  • Hilabeteko erabiltzaileak: 20.000 inguru
  • Astegunetako erabiltzaileak: 1500-2000 artean
  • Zapatu-domeketatako erabiltzaleak: 1000 baino gutxiago
  • Bisitari bakoitzak ia 3 orrialde ikusten ditu, batazbesteko
  • Bisitari bakoitzak 2’46” egiten ditu ZuZeun, batazbesteko

Hortik aurrerako daturik jakin nahi baduzu, iruzkinetan galdetu eta esango.

———————————————————————————–

(Andreas eta Gudrunek  iruzkinetan eskatuta)

Erabiltzaileen jatorriaren araberako abenduko grafikoa. (Handitzeko, egin klik goi-ezkerrean)

ZuZeu 2010eko audientzia datuak

———————————————————————————-

(Iruzkinetako Juleni erantzun nahian)

Dakigula, guk ez dugu deus desgaitu. (Handitzeko egin klik betiko lekuan)

ZuZeu 2010eko audientzia datuak

ZuZeu 2010eko audientzia datuak

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

16 pentsamendu “ZuZeu 2010eko audientzia datuak”-ri buruz

  • Andreas eta Gudrun 2011-01-03 11:29

    Ondo legoke be “usuarios por ubicacion” datua jakitea be… kurisoa izan daiteken datua izan lei.
    Besarkada bat eta ZORIONAK!

  • Bi hitz soilik:
    biba zuek!

  • Tartean daude zeuk eragindakoak ere. Ez al da hala?

    Ba… JavaScript desgaituta eta google-analytics.com blokeatuta dagoen artean, ezezkoan nago. Audientzia bakarrik neurtu nahi bada, nire ustez fidagarriagoa da zerbitzariaren log-ak aztertzea.

  • Barkatu Julen, ez dugu hainbeste ulertzen. Zeuk egin nahi duzu zerbait? Konprenitu behar duzu ZuZeun ez daukagula informatikari talde handiegirik, komunikaziora emandakoak garela gu, letretakoak garela, batez ere… Hala ere guk zerbait egitea nahi baduzu, esaiguzu nola eta guk egingo.

  • Zorionak eta animo!!

  • Lehenik eta behin, ZORIONAK!
    Zorionak datuak ez direlako nolanahikoak eta zorionak datu hauek publiko egiteagatik. Ez dakit nik artikulu honetan (https://zuzeu.eus/2010/12/29/non-du-euskarazko-sareko-komunitateak-mugar/) egindako eskariaren ondorioz argitaratu dituzuen ala ez, baina eskertzekoa da edozein kasutan.
    Uste dut, gainera, Interneteko euskarazko jardunak dituen mugak eta helmugak ulertzeko baliagarri izango zaigula/zaizuela.
    Mila esker.

  • @ZuZeu ez ez, esan nahi nuen bakarra da erabiltzaileek (bisitariek) Google Analytics-ek aztarnak hartzeko duen gaitasuna blokea dezaketela nabigatzailearen tresnak erabilita eta, ondorioz, bisita ikusezin bilakatu.

    Hori egia den arren, aztarnak beti geratzen dira sarearen konexio mailan, zerbitzarian, IP forman. Zerbitzariaren log-ek gordetzen dute informazio hori.

  • Haritz, ez genuen horregatik egin, erabakita baikenuen urteko datuak ageriko egitea: horizontaltasunak baditu bere zerak. Baina bai, ikusi genuen, ildo horretakoa zela zure eskaria. Hortxe, beraz.

  • Julen, ulertu gabe jarraitzen dugu, gure informatikaria ez baitago geurekin. Baina ezer nahi/behar izatera, esaiguzu eta guk emango. (Ahal izatera).

  • Zorionak! oso datu onak, ezta?

  • Ander, ez dakigu garbi zer pentsatu. Baietz uste dugu, ez dagoela batere gaizki albistari digitalaren “lehen urtea osorik” izateko. (Ez ahaztu 2009ko Apirilaren erdian sortu ginela). Interes handiko datuak dira gure babesle eta lagunentzat. Baina datu onak dira benetan? Zerekin alderatuta? Guk beti gehiago nahi. Zuk ez?
    Euskara hedatzea eta komunikazioaren bidez euskaldunok saretzea dugu helburu. Horretarako sortu zen ZuZeu. Urruti gaude, ordea, helburutik. Ekitea eta jarraitzea baizik ez daukagu hemen. Hori bai, zeure laguntzarekin, eta zeure modukoekin.

  • […] marka berriak dituzte helburu. Azken urteko datuak jarri dituzte agerian, lehenago ere datuak elkarren aurrean erakusten aritu ginen. Baina afera edo […]

  • Txantxangorria 2011-01-03 21:59

    Zorionak!
    oso bidezkoa iruditzen zait datu hauekin konforme ez egotea eta irakurle gehiago bilatzea, baina nire ustez gakoa mantentzea dago, hau da irakuleon interesa mantentzea eta oraingoz zintzo zabiltzate. Gero gerokoak.
    ah, mila esker datuak argitaratzeagatik, ez da batere ohikoa. jarraitu horrela!!

  • Congratulations, really. You guys are a hard bunch to crack… such a small country and still punching! Keep going.

  • Julen, erabilera estatistikak tratatze aldera egokiago iruditzen zait Analytics-eko zerbitzua. Honek iada filtratuak ditu adibidez gure orrian errorez sartu eta zuzenean atzera botoia sakatu dutenak, edo IP ezberdinetatik etorri den erabiltzaile bera, edo burutik pasa ere egiten ez zaizkidan milaka kasu.
    Bestalde zuzeulariok egiten ditugun bisitak bai izaten dira kontatuak, baina oso gutxi gara ditugun bisita kopurua puztutzeko. Hala ere hurrengo urterako datu hauek estatistiketatik ateratzen saiatuko gara.
    Neurketetan lagundu dezakeen edozein ekarpen ongi etorria izango da. Mila esker.

  • […] amaitzearekin, interneteko audientzien eztabaida piztu da ostera. Horri ez diote kalterik egin geuk 2010eko datuak argitaratu izanak, eta Perurenaren sarrerarekin milioi erdi baietz argitaratu izanak ere ez. Eztabaida interesgarria […]