London eta Roman ere: 'euskal presoak etxerat!'

Euskal Herriarekin Nazioarteko V. elkartasun astea ate joka daukagu eta berau berotzeko Euskal Herriaren Lagunak euskal preso politikoen argazkiak munduko hainbat bazterretera eramaten ari dira dagozkien eskubideen alde beraiek ere urratsa emanez. Astea Askapenak eta Euskal Herriaren Lagunek elkarlanean antolatua da eta otsailaren 7tik 19ra bitartean egingo da.

‘Argazkien argazkiak kalera’ ekimena hainbat tokitan egiten ari da Mexiko, Argentina (Buenos Aires), Uruguay (Montevideo), Ingalaterra (Londres), Irlanda (Dublin, Belfast, Derry), Eskozia (Glasgow), Frantziar estatua (Paris, Lille), Bretainia (Rennes), Alemania (Berlin), Herrialde Katalanak (Bartzelona), Espainiar estatua (Madril), Suitza (Lucerna), Italia (Roma, Milano, Livorno, Val de Susa, Torino, Bologna, Friul, etab.) eta hemen dauzkazue batzuk: Milano, Berlin, Argentina, Roma, London

 

www.askapena.org