Banketxeek zor digute guri dirua, eta ez alderantziz

Ez diot nik hori. Nik Rosa Maria Artal kazetari prestigiotsuari irakurri diot, eta hark The Guardian serioari. Ez da iritzi bat, egitate bat baizik: datuek erakusten dute banketxeek agintzen dutela politikarien gainetik. Eta guk (politikarien aginduz) banketxeak “salba” daitezen dirua ematen dugula, eta azken buruan, haiek (banketxeak) direla guri zor digutenak.

Erresuma Batuan horrela izan dira gauzak: George Osborne Ogasun ministro kontserbadoreak kontratu bat sinatu berri du  banketxe handiekin, Merlin proiektua deitzen diotena. Kontratu hori egoera honetatik ateratzeko soluziotzat aurkeztu dutena, The Guardianek dio banketxeek asmatu eta idatziriko “soluzioa” dela: “Benetan bankariek asmatu dute, eta ez politikariek”.

Eta noren mesedetan izango da? Bai asmatu duzu!!! Bost puxtarri zure erantzuna banketxeen aldekoa izan bada. The Guardianek dio Merlin proiektuan sinatu dituzten “soluzioen” bidez ezingo dute krediturik eman ezta enpresak dinamizatu ere. “Ezinezkoa da helburu horiek betetzea”. “Banketxeei zuzenduriko gutun zuri bat besterik ez da kontratu hau, gaur egiten dutena egiten jarrai dezaten”. Eta hori The Guardianeko editorialak dio. Eta ondorio honetara iristen da egunkaria: “Gordon Brown eta David Cameronek porrot egin dute interes publikoei eusteko garaian. Gure bizitzatako krisi finantziero latzenetik hiru urte eskasera, tendentzia guztietako ministroek egin duten bakarra bankariak euren normaltasunera iritsi daitezen laguntzea izan da”.

Duela hiru urte Erresuma Batuko herritarrek banketxeak “salbatu” zituzten, banketxeei milioika libera prestatu behar izan zizkietela gogoratzen du The Guardianek. Eta halako kontratuekin fabore horretan jarraitu ahalko dutela, hau da, agintzen.

Eta hori guztia The Guardianek dio.

“Banketxeak” dioen lekuan, “enpresariak” era irakur liteke, eta “Erresuma Batua” dioenean “Espainiako Estatua”, eta Merlin kontratua” dioenean, “Lan erreforma”… Noren mesedetan izango da?

Banketxeek zor digute guri dirua, eta ez alderantziz

Irudia | Boterea banketxeen esku dago | z | LGPL
Banketxeek zor digute guri dirua, eta ez alderantziz

Zer duzu buruan “Banketxeek zor digute guri dirua, eta ez alderantziz”-ri buruz