Ahmadinejad eta Txelui Morenok ikusten dutena

NDczMA==

Ez naiz kazetaria eta ez dakit zer irakatsiko den deontologian. Suposatzen dut, gainera, zaila izango dela etsaitzat edo gaizkiletzat duzun hori elkarrizketatzea. Eta suposatzen dut ere zaila izango dela ados ez zaudenenean zure hitzak jan eta elkarrizketatuarekin eztabaidatzen ez bukatzea. 

Atzo bi bideo ezberdin ikusi nituen. Lehenengoa Ezker Abertzaleak jarri du eskuragarri, bigarrena TVE1k. Lehenengo bideoan Txelui Moreno eta Miren Legorburu agertzen dira baina bereziki lehenengoak hitz egiten du. Prentsaurreko honen ostean egondako galderei erantzuten diete eta, momentu batean, torturaz hitz egiten hasten da. Kasuak, ordea, kazetariak aztoratzen ditu eta eztabaida nahiko sutsua hasten dela uste dut.

Baina has gaitezen bigarrengotik. TVEko kazetari izarrak ezinezkoa zirudiena lortu du: Mahmoud Ahmadinejad elkarrizketatzea. Europako lehen komunikabidea izan da urtetan hori egiten. Txalotzekoa, benetan. Elkarrizketa Teheranen bertan egin zuten, zuzenean. Hori ere ikusgarria, benetan. Osorik ikusi nahi duenak hemen du.

Orokorrean arabiar herrietako matxinaden inguruan hitz egiten dute, baina bada momentu bat Iranen egiten diren Giza Eskubideen bortxaketak leporatzen dizkiela. Ez dut esango ez daudenik, ziur naizelako nahiko herrialde errepresorea dela. Baina Ahmadinejadek beste lekzio bat ematen dio. Lehenengo elkarrizketak nola egin behar diren. Bigarrengoz espainiar bat ez dela inor horren inguruan hitz egiteko:

Ez dut egingo politikari honi buruzko baloraziorik, baina bai aukeratutako bideo honetan egiten dituen hiru lekzioak gurera ekarri. Lehenengoa: kazetariak ez du zertan eztabaidatu behar elkarrizketatuarekin. Bera entzutera etorri da, ez konbentzitzera. Bigarrena: oposiziotzat hartzen dena kanpoan, terroristatzat har daiteke barruan. Hirugarrena: Espainia ez da demokraziaren lekzioak emateko inor, begira bestela euskaldunekin egiten dutena, hau da, opositoreak gartzelan sartu, horietako batzuk idazteagatik bakarrik.

Baina ikus dezagun bigarrena (badakit luzea dela. Nahi baduzu 10. minututik aurrera jartzen da bero)

Beste prentsaurreko honetan jarrera bera erabiltzen dute kazetariek: argudioak entzun beharrean konbentzitzen eta ridikulizatzen saiatzen dira. Baina ez dira ohartzen eurek defendatzen duten herrialdean ere biolentzia, tortura eta bestelakoak erabiltzen direla.

Ez dakit zer ikasiko den deontologia ikasgai horretan. Agian kazetariren batek bere iritzia eman dezake hemen azpian. Baina nire ustez guaza bat da jarrera kritikoa eta bestelakoa da eztabaidan sartzea, ezta?

Irudia | Mahmoud Ahmadinejad | Jose Cruz (http://commons.wikimedia.org/wiki/File:Mahmoud_Ahmadinejad_2009.jpg) | Creative Commons By SA

Geologian lizentziatua eta Primatologian masterra. Han-hemenka interneten...

4 pentsamendu “Ahmadinejad eta Txelui Morenok ikusten dutena”-ri buruz

  • Matizazio bat besterik ez, izan ere, Pepa Bueno TVEko kazetariak iaz edo duela bi urte elkarrizketatu zuen Irango presidentea Teheranen.

  • Matizazio ona, izan ere eurek esklusiban izan dela diote: Público, Diariocrítico, Noticias.

  • Iñaki Zabaletari (Sortu) ere gauza bera egin zioten Madrilen.

  • Urtzi Urrutikoetxea 2011-03-17 22:15

    Kontu ona bota duzu, Galder. Kazetariak badauka elkarrizketatuari aurre egiterik? Eztabaidan sartzeraino? Tira, hor badago muga bat, baina ez dago erraz zehazten non dagoen, eztabaida eta elkarrizketaren muga. Hala ere, oro har gure inguruko kazetaritzan dagoen arazoa kontrakoa dela esango nuke: elkarrizketa gehienek peloteotik gehiago dute eztabaidatik baino. Horixe iruditzen zait gaitz larriagoa. Eta elkarrizketatua estu hartzen baduzu, ez du balio “ahulenarekin” bakarrik jokatzea horrela, boterearen txaloen esperoan, denekin hartu beharreko jarrera da. Horretan kazetari britainiarrek flipatu ohi dute hona datozenean eta prentsaurrekoan apenas galderarik dagoela ikusita. Ahmadinejad munduko hiltzaile handienetakoa da, eta horrelako kriminala elkarrizketatzean normala da giza eskubideez galdetzea. Zelan ez galdetu urtero 300 lagundik gora urkatzen dituenari? Aurten dozenaka hil ditu, Hussein Xizri gerrillari kurdua tartean. Kontua da hori Obamari galdetuko ote geniokeen, Rubalcabari torturez galdetuko geniokeen. Eta orduan galdetu ezker abertzaleari bere kontraesanez, espetxe-beldurrik gabe erantzun dezaketen beste alderdietakoekin izpiritu kritiko bera erabiltzean.