Euskalbar 3.9: Firefox 4 bertsiorako egokitua eta itxura berriarekin

Oraingoan gure helburua Euskalbar Firefox berrira egokitzea izan denez, erabiltzaileok ez duzue funtzionaltasun berri askorik aurkituko. Bertsio honetarako lana batez ere Euskalbarren barruan dagoen kodea txukuntzera bideratu da. Aldaketa kosmetikoak ere egin dira, itxura berria emanez bai aplikazioari bai webguneari.

Erabiltzaileak sumatuko duen aldaketa nabarmenena barraren ezkerreko aldean zeuden menuen desagertzea da. Aldaketa honekin espazio apur bat irabazi da barran hiztegien botoi gehiago erakusteko. Aipatutako aukera horietara sartzeko orain nabigazio-barrarako sortu den botoi batetik egin beharko da. Modu lehenetsian botoi hori eskuinean kokatu da, bilaketa-motorrak dauden kutxaren (“Google-en kutxaren”) eskuinean. Hala ere, botoia lekuz alda daiteke, eta barraren beste edozein tokitan kokatu.

Itxurari dagokionez, Euskalbarrentzako ikono berria sortu da, Elementary ikono-multzoan eta Zaldieroa letra-tipoan oinarrituta. Ikono berritik abiatuta, webgune osoa eraberritu da. Azal lehenetsi berria sortu da bilaketa konbinatuetarako, Euskalbarren webgunearen itxura berriarekin bat datorrena. Bestalde, azal pertsonalizatuak sortzeko aukera kendu da hobespenetatik, ez baitzen oso erabilgarria erabiltzaile arrunt baten ikuspuntutik.

Beste zenbait aldaketa eta konponketa txiki ere egin dira. Aldaketa guztiak aldaketen egunkarian kontsulta daitezke.

Euskalbarren bertsio berri hau Firefox 4 bertsiotik gora dutenek soilik erabili ahal izango dute. Firefox 3 eta aurrekoak dituztenek Euskalbarren bertsio zaharrarekin geratuko dira.

Bertsio honen berritasunak bideo txiki batean laburbildu ditugu. On egin!

NDc2OQ==

Irudia | euskalbar berria! | zz | Creative Commons By SA

4 pentsamendu “Euskalbar 3.9: Firefox 4 bertsiorako egokitua eta itxura berriarekin”-ri buruz

  • IƱakito Garay 2011-03-21 10:03

    Arraioa, azkar zabiltzate: Firefox 4 ezin da lortu oraindik, eta zuek jada zuena presatatu duzue harentzat. Bejondeizuela!

  • Bueno, horren azkar ere ez: Firefox 4 bihar bertan argitaratuko da šŸ™‚

  • Mila esker egiten duzuen lan bikainagatik. Euskararen garapenerako tresna ezin lagungarriagoa da.

  • Josemari NavascuĆ©s 2011-03-23 11:40

    IƱakitori

    Windows ez da sistema eragile bakarra. Linux eta Mac sistemetarako bertsioak eginda zeuden. Errazagoa prestatzen da toolbar bat nabigatzeko tresna baino. Horregatik egingo zuten toolbar-a nabigatzeko tresna baino lehen.

    Hala ere, bejondeiela. Oso lan ona egiten dute.