BandaBeat.com: euskal talde amateurrak last.fm formatuan

Sare sozialen garaian bizi gara. Facebook, MySpace, Tuenti, LinkedIn izenak oso ezagunak dira gaur egungo edozein gazte internautarentzat, komunikazio modu berriak eraiki baitituzte, mugarik gabeko harreman sareak eraikitzeko sistema paregabeak. Gaur sare sozial berri bat sortu da: Banda Beat (www.bandabeat.com). Dena den, ez da edonolako sare soziala, euskara eta euskal eduki kulturalak modu eraberritzailean sustatzeko asmoarekin jaio den sare sozial bat da, musika talde amateurrei zuzendurik baitago. Nolabait esanda, MySpace eta Last.fm sareen ideiatik sortu da, eta Euskal Autonomia Erdidegoaren mugak gainditu eta euskara mundu osora zabaltzeko asmoarekin dator.   

 

BandaBeat: musikaren taupadak

BandaBeat izenak badu sare sozial berri honen espirituarekin zerikusirik. Banda gazteei zuzenduriko atari bat da, oro har, musika bizi duten baina musikaz bizi ez diren taldeei zuzendurikoa halajaña. BandaBeat.com-ek musika banda amateurren taupadak (ingelesez, beat) eskaintzen ditu. Zergaitik, ordea, beat ingelesez? Alde batetik, mundu osora zabaltzeko duen asmoa isla dezan, eta beste alde batetik, euskarazko edukiak sustatzeko modu berritzaile bat erabiliko delako: euskaraz ez dauden edukiak ere onartzea, baina erabiltzaileari euskarazkoak proposatzea beti.   

 

Euskararen sustapena egiteko modu berritzailea  

BandaBeat.com ez da edonolako sare soziala. Euskararen sustapena egiteko modu berritzailea darabil. Euskaraz hutsean kantatzen duten bandak onartu beharrean, edozein hizkuntzatan kantatzen duten bandak onartuko ditu. Erabiltzaileei beti proposatuko dizkio antzerako beste banda batzuk, hain zuzen, Last.fm egiten duen moduan, baina proposamenen artean leku berezia izango dute euskaraz kantatzen dutenak. Horrela, munduko edozein erabiltzailek BandaBeat.com atariko musika atsegin badu, euskaraz kantatzen duten bandak ezagutzeko aukera izango du.

 

Sariak eta lehiaketak izango dira sare soziala dinamizatzeko gakoa

Sare soziala etengabe dinamizatzeko, banden arteko lehiaketa birtualak antolatzea da sustatzaileen asmoa. Banden Lehia izan daiteke horren adibidide garbiena, sare sozial berri hau arduratuko baita aurrerantzean pasa den urteetan antolatu den lehiaketa bultzatzeaz. Sariak banatuko dira, baina ez beti sari ekonomikoak: banda gazteei kontzertu ahaztezinak eskaintzeko aukera emango zaie, irratietan euren musika entzutekoa, diska bat grabatzekoa, eta abar.   Modu honetara sustatu nahi izan dute euskara Bizkaiko Foru Aldundiak eta Azkue Fundazioak, sare sozialaren sortzaileek.  

 

Sortzaile eta sustatzeileak

Azkue fundazioak bizkaitarrentzat, gazte eta nerabeentzat bereziki,  eta mundu osoko euskaldun guztientzat,  produktu digital erakargarriak eta erabilgarriak eskaintzen ditu  euskera modu barritzailean sustatzen doalako,  teknologia barriak erabiltzen dituelako, eta lan-sare zabala duelako inguruan elkarlanean. Edegia, parte-hartzailea eta bizia da AZKUE fundazioa, guztion alkarlanaz gehiago lortu ahal dugula pentsatzen baitugu eta. Ia bi urte pasa dira Azkue Fundazinoa Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusiak Bizkaiko gizarteari aurkeztu zuenetik. Teknologia berrietan eta Interneten euskeraren presentzia eta erabilera areagotzeko asmoarekin etorri zen. Hainbat dira Fundazioak, bere sorreratik, jorratu izan dituen egitasmoak, hala nola, Wikiplaza gure ezagutza partekatzera konbidatzen gaituen plataforma, Xaramela sentsibilizazio kanpaina, non helburua telefonia mugikorraren arloan euskeraren erabilera bultzatzea zen, edota Xuxen Bizkaierazko zuzentzailea, Bizkaieraz txukun idatzi ahal izateko tresna. Gainera Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera Euskararen Eguneko ekitaldien artean Banden Lehia egitasmoa burutu du.  

 

Banden Lehia: talde amateurrek zuzenduriko lehiaketak

BandaBeat.com-en jatorria Banden Lehia izeneko lehiaketetan dago. 2009an egin zen lehenengo edizioa, eta 2010an bigarrengoa. Bai bata bai bestea oso arrakastatsuak izan ziren. Lehiaketa bakoitzak iraun zuen hilabetean 20.000 bisitaritik gora jaso zituen web atariak, 50 banda baino gehiagok eman zuten izen, eta 150 abestitik gora erregistratu ziren. Lahiaketa biek talde amateurrak sustatzea zuten helburu, eta bi fasetan antolatu ziren. Lehenengoan, Internet bidezko fasean, bandek inskribatu egin behar zuten web atari batean, eta erabiltzaileek puntuatu egin behar zituzten gustoko zituzten abestiak. Puntu gehien jaso zituzten lau bandak bigarren faserako sailkatu ziren. Bigarren fasean, zuzeneko kontzertu batean, talde bakoitzak bere gaitasun musikalak erakutsi behar zituen publikoaren aurrean. Applen iPod bana banatu ziren finalisten artean, eta banda irabazleak 2.000€ko txeke bat irabazi zuen.     

Banda beat: talde amateurrak lastfm formatuan?

Irudia | Banda beat: talde amateurrak lastfm formatuan? | Azkue fundazioa | LGPL

Zer duzu buruan “BandaBeat.com: euskal talde amateurrak last.fm formatuan”-ri buruz

  • “Euskal Autonomia Erdidegoaren mugak gainditu eta euskara mundu osora zabaltzeko asmoarekin dator.”

    Irungo lagun batek erran didanez Beran euskaraz hitz egiten entzun omen du eta ez hori bakarrik Saran ere gauza bera gertatzen ari omen da. Pixka bat es mucho! Euskarak eta euskal kulturak  EAEren mugak gainditu omen ditu. Lehen pausuak ote dira?EAEtik mundu zabalera. Mila esker zuei!