Izen berezi konposatuek ez dute euskarazko ordainik.

 

“Iruñeko Alkatetzak ‘concejo’ edo ‘señorío’ bezalako izen arruntak aukeratu ditu kaleak izendatzeko, eta zenbait entitateren izen berezi eta ofiziala erantsi die. Hartara izen berezi konposatuak finkatu ditu bideak izendatzeko eta, era horretan kristaldurik geratu direnez, ez dute inolako ordainik; aukeratutako izen berezi osoa erabili behar da, besterik gabe, euskaraz nahiz gaztelaniaz, ahoz zein idatziz”.

 

IZEN BEREZI KONPOSATUEK EZ DUTE EUSKARAZKO ORDAINIK.

Administrazioan Euskaraz taldeak Nafarroako Administrazio Auzitegia kritikatu nahi du, “Concejo de Alzuza”, “Concejo de Ardanaz”, “Concejo de Azpa”, “Concejo de Badostain”, “Concejo de Egüés”, “Concejo de Elia”, “Señorío de Amocain”, “Señorío de Echalaz” eta “Señorío de Egulbati“ kaleen errotuluen inguruan 2011ko otsailaren 11n erabakitakoagatik (tartekatutako helegiteei erantzuna emanda).

“Iruñeko Alkatetzak ‘concejo’ edo ‘señorío’ bezalako izen arruntak aukeratu ditu kaleak izendatzeko, eta zenbait entitateren izen berezi eta ofiziala erantsi die. Hartara izen berezi konposatuak finkatu ditu bideak izendatzeko eta, era horretan kristaldurik geratu direnez, ez dute inolako ordainik; aukeratutako izen berezi osoa erabili behar da, besterik gabe, euskaraz nahiz gaztelaniaz, ahoz zein idatziz”.

Oso argudio polita benetako asmoa estaltzeko: Errotuluak elebidun ez jartzeko aitzakiak onartzea.

Izen horiek ez omen dute ordainik euskaraz. Baina kale horietako biztanleek erroldatze orria euskaraz eskatuz gero, horrelakoak lortuko dituzte: “Egues Kontzejuaren kalea”, “Egulbati Jaurerriaren kalea”… Beraz, zertara dator argudio bitxi hori?

Bada garaia, euskararen eta euskaldunon aurkako interpretazioak bazter uzteko.

Iruñean, 2011ko maiatzaren 4an.

ADMINISTRAZIOAN EUSKARAZ TALDEA.

Ordezkaria: ANGEL VELEZ MEDRANO.

Administrazioan Euskaraz Taldea