Europako Kulturaren Hiriburua: Donostia 2016?

2016Wikipedian begiratuz gero, 1985ean Europako hiriburuak hurbiltzeko eta ezagutarazteko sortu zela izengoiti hau adierazten da. Melina Mercourirena izan zela ideia, eta ordutik gero eta harrera hobea izan duela hiritar europearren artean, horrek hautatutako hiriburuetan inpaktu kultural eta sozio-ekonomiko handia suposatu duelarik, gantxo horrek erakarri dituen bisitari kopurua dela medio.

2016ko hautagaitzarako, Poloniako (aipatu bezala Wroclaw) eta Espainiako hiriburu banak dute Kulturaren Hiriburu izateko aukera.

1985ean Atenasek abiarazi zuen zirkuitua, eta XXI. mendean, urte berean hiri bat baino gehiagok partekatu dute aukera hau. Gertuen, Euskal Herritik, Salamanca, Santiago eta Avignonen izan da.

Datorren urtean Maribor (Slovenia) eta Guimaraes (Portugal) izango dira hiriburu kultural hautatuak. Aukera ederraizango da, inondik inora, eta gaur Donostia hautatzen badute, izendapen honek zertarako balio duen jakiteko