Suede Bilbao BBK Liven

?

Iaz Suede banda britainiarra taula gainera igo zen berriz ere zortzi urteko etenaldiaren ostean, eta Bilbao BBK Liven egingo du agerraldia datorren uztailaren 8an Amy Winehouse ordezkatuz. Ikusmin handia sortuko duela ziur gaude, maiatzean Murtzian emandako kontzertuan bikain aritu baitziren, 40.000 lagun bildu zituzten eta. Gainera, Amy Winehousek baino apurtxo bat gutxiago edaten dute; beraz, ez diote publikoari hutsik egingo.

 

Rock alternatibo fina egiten duen banda honek 15 urteko ibilbide oparoa izan du David Bowie, The Smiths edota Echo and the Bunnymen aitzindaritzat hartuta. Brit pop, glam rock eta indie rock etiketak ere jarri izan dizkiete. Berlingo harresiaren erorketarekin batera, Suede banda sortu zen Londreseko University College unibertsitatean. 1992an beren lehen singlea kaleratu zuten, The Drowners, eta kritikariek pop britainiarraren itxaropentzat jo zituzten. Eta ez zebiltzan bide okerretik, Suedek 90ko hamarkadan eragin handia izan baitzuen eta Brett Anderson bandako lider karismadunak ondo baino hobeto jakin du publikoa bereganatzen.

2003an banda banandu egin zen, baina 2010ean berriro ekin zioten ibilbideari. Ordutik disko berririk kaleratu ez duten arren, bere lan guztien erremasterizatutako berrargitalpena prestatu dute.

Diskografia:

  • Suede (1993). Singleak: The Drowners, Metal Mickey, Animal Nitrate eta So Young.
  • Dog Man Star (1994). Singleak: We Are The Pigs, The Wild Ones eta New Generation.
  • Coming Up (1996). Singleak: Trash, Beautiful Ones, Saturday Night, Lazy eta Filmstar.
  • Sci-Fi Lullabies (1997)
  • Head Music (1999). Singleak: Electricity, She’s In Fashion, EverythongWill Flow eta Can’t Get Enough.
  • A New Morning (2002). Positivity eta Obssesions.
  • Singles (2003). Singleak: Attitude.